Kortezubi Bizkaiko iparraldean eta Busturialdea eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.

Kortezubi
 Bizkaia, Euskal Herria
Kortezubiko Santimami baseliza.
Kortezubiko bandera

Kortezubiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Kortezubi
AlkateaKarmele Enbeita Ozamiz (EAJ)
Posta kodea48315
INE kodea48907
Herritarrakortezubitar
Kokapena
Koordenatuak43°20′27″N 2°39′18″W / 43.3407°N 2.6551°W / 43.3407; -2.6551
Map
Azalera12,0 km²
Garaiera- metro
Distantzia37 km Bilbora
Demografia
Biztanleria440 (2023)
−1 (2022)
alt_left 221 (%50,2) (%50) 220 alt_right
Dentsitatea36,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,95
Zahartze tasa[1]% 18,28
Ugalkortasun tasa[1]‰ 51,02
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,63 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,43 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 89,41 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 81.7 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.kortezubi.net

440 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Iparraldean Gautegiz-Arteagako udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño udalerriarekin, eta hegoaldean Nabarniz udalerriarekin.

Auzoak aldatu

  1. Barrutia
  2. Basondo
  3. Elorriaga-Santa Ana
  4. Enderika (herrigunea)
  5. Oma
  6. Terlegiz

Demografia aldatu

Kortezubiko biztanleria

Politika aldatu

2019ko udal hauteskundeak aldatu

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Kortezubiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Karmele Enbeita Ozamiz da.

Kortezubiko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

2015 maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
152 (% 52,05)
4 / 7
172 (% 56,39)
EH Bildu
3 / 7
136 (% 46,58)
3 / 7
131 (% 42,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara aldatu

Kortezubiko Bittori Zarrabeitia[4] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Kortezubiko euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[6] kokatzen den Busturialdeko euskara[7][5]. Herrian euskaldunak dira %89,4 eta euskararen erabilera %74,7 da.

Ondasun nabarmenak[8][9] aldatu

 
Baso margotua, Agustin Ibarrola artistarena
 
Santimamiñe kobako sarrera

Omako basoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Omako basoa»

Oma auzoan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektuak sortuz.

Santimamiñe aldatu

Santimamiñeko kobazuloak udalerri honetan daude, Ereñoko mugan.

Done Jakue Apostoluaren eliza aldatu

XVI. mendekoa, Enderika auzoan.

San Esteban baseliza aldatu

San Millan baseliza aldatu

XVII. mendekoa, Idokiliz auzunean dago.

San Pedro baseliza aldatu

Santimami baseliza aldatu

Andikoetxe baserria aldatu

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Beaskoetxe baserria aldatu

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Enderika Haundi baserria aldatu

Enderika Haundi baserria Kortezubiko Enderika auzoan dagoen baserria da. 2003an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Etxandi baserria aldatu

Etxandi baserria Terlegiz auzoan dagoen baserria da. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Olakua baserria aldatu

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Bolinzulo errotak aldatu

XVIII. mendeko bi ur-errota, biak Oma auzoan.

Errotabarri aldatu

XVIII. mendeko ur-errota, Oma auzoan.

Olakoerrota aldatu

XIV. mendeko burdinola hidaulikoa, Oma auzoan.

Kortezubitarrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Gernikako bonbardaketako kontu ugari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  5. a b «Kortezubi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  6. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  7. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. "Kortezubi", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  9. "Ondarea", Kortezubiko Udala.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa