Oltzeko jauregia, izen bereko auzoan, Iholdin (Nafarroa Beherea), kokaturiko jauregia da.

Oltzeko jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaArberoa
UdalerriaIholdi
Koordenatuak43°16′17″N 1°11′04″W / 43.271448°N 1.184506°W / 43.271448; -1.184506
Map
Ondarea
Mérimée IDPA64000054 eta IA64000765

Joan Oltze prelatuaren etxebizitza noblea izan zen berau. Jatorriz XVI. mendekoa, 1664. urtean birmoldarazi zuen Joan Oltzekoak, familia-jauregiaren aztarnen gainean. Baionako apezpiku izan zen honek ezkondu zituen Frantziako Luis XIV.a eta Maria Teresa Austriakoa espainiar infanta.

Gaztelua lauki‑formako eraikina da eta lauki‑formako bi dorre ditu er­tzetan. Dekorazio aberatsa du barruan, XVII. mendeko iztuku, frantses-eran eginiko sabai, tximinia ikusgarri, garaiko altzari, kapera eta erretaula, eskailera handia eta kupula dituelarik.

2005eko martxoaren 1etik monumentu historiko izendapena du.[1]

Ol­tzatarrak aldatu

Ol­tza izena 1209. urtean ager­tzen da lehendabiziko al­diz, Gaston IV.a Biarnokoaren ak­ta batean. «Olso» idazten zen garai hartan, eta Joan apez­pikua izan zen abizena fran­tsestu zuen lehena XVII. mendean.[2]

Apez­piku euskal­dun bat Baionan aldatu

Joan Ol­tza izendatu zuten Boloniako apez­piku 1632an, eta haren osaba Mgr. Etxautzek, Tourseko apez­pikuak, sagaratu zuen. 1643an, Agdeko apez­piku izateko hautatu zuten, baina trukea egin zuen Baionako Mrg. Fouquetekin, nahiz eta elizbarruti hori bestea bezain abera­tsa ez izan: Compaigneren hi­tzetan, «bere herrial­deak zituen interes per­tsonalak gu­txiestera eraman zuen, eta bere aber­kideen desioetara makurtu zen, haiek ar­tzain gisa jarduteko eska­tzen bai­tzioten behin eta berriz».

Sabel Xuritarren eta Sabel Gorritarren arteko gerra‑garaia zen; batetik Urtubi, eta bestetik, Chourio eta Senpere. Ol­tzaren apez­piku­tzak iraun bitartean gertatu zen gertakari nagusiena Donibane Lohizuneko elizan Fran­tziako Luis XIV.a Maria Teresarekin, Espainiako Infantarekin, ez­kon­tzea izan zen. Sinodo bat bil­du zuen, eta euskaraz argitaratu zituen sinodoaren estatutuak eta liburu bat; euskaraz­ko liburuak Pregarioak izena zuen, eta liburuaren xedea apaizei sermoiak idazten lagun­tzea zen. Ol­tza arrebaren e­txean hil zen, Or­tzaizen, Harizmendia etxean. Ol­tza monsinorea izan zen Baionako az­ken apez­piku euskal­duna, duela hiru mende baino lehenago.[2]

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu