Olga Rypakova (1984ko azaroaren 30a) Kazakhstango jauzi horizontaletan espezializatutako atleta da. Hasieran, heptatleta izan zen, baina, 2007. urtetik aurrera jauzi hirukoitzean lehiatzen hasi zen. Bere lehen arrakastak Asiako lehiaketetan ekitaldi konbinatuetan iritsi ziren – 2005eko Asiako Pista Estaliko Jokoetan emakumezkoen pentatloia irabazi zuen eta heptatloiean urrea lortu zuen 2006ko Asiako Jokoetan.

Olga Rypakova

Bizitza
JaiotzaOskemen1984ko azaroaren 30a (39 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Kazakhstan
Jarduerak
Jarduerakatleta, politikaria eta hirukoizlaria
Atletismoa
Kirol diziplinak heptatloia
luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua62 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: olgarypakova_official IAAF: 14288693 Olympic.org: olga-rypakova Edit the value on Wikidata

Bera Beijing-eko 2008ko Joko Olinpikoetako jauzi-ekitaldietan lehiatu zen, eta jauzi hirukoitzean zilarrezko domina lortu zuen, 15,11 metroko Asiako errekorrarekin. Rypakovak Kazakhstan ordezkatu zuen 2007ko eta 2009ko Munduko Atletismo Txapelketetan. Lehen aldiz iritsi zen munduko podiumera IAAF 2010 Munduko Pista Estaliko Txapelketan, eta 15,14 m-ko jauziarekin asiako txapelketako urrea irabazi zuen. Urrezko domina irabazi zuen Londres 2012ko Joko Olinpikoetako jauzi hirukoitzean.[1] 2016-ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, brontzezko domina lortu zuen proba berean.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin   Txina   Jauzi hirukoitza
2012 Londres   Erresuma Batua   Jauzi hirukoitza
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Jauzi hirukoitza
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Daegu   Hego Korea   Jauzi hirukoitza
2015 Pekin   Txina   Jauzi hirukoitza
2017 Londres   Erresuma Batua   Jauzi hirukoitza
Munduko txapelketak (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Valentzia   Espainia   Jauzi hirukoitza
2010 Doha   Qatar   Jauzi hirukoitza
2012 Istanbul   Turkia   Jauzi hirukoitza
Kopa Kontinental
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Split   Kroazia   Jauzi hirukoitza
2018 Ostrava   Txekiar Errepublika   Jauzi hirukoitza
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Doha   Qatar   Heptatloi
2006 Doha   Qatar   Luzera jauzia
2010 Guangzhou   Txina   Jauzi hirukoitza
2010 Guangzhou   Txina   Luzera jauzia
2014 Incheon   Hego Korea   Jauzi hirukoitza
2018 Jakarta   Indonesia   Jauzi hirukoitza
Militar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Wuhan   Txina   Jauzi hirukoitza

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu