Jauzi hirukoitza atletismoko proba bat da, luzera jauziaren antzekoa baina hiru urratsetan egina.

Willie Banks 1988an.
International University Sports Federation - Gwangju 2015 - Men's Triple Jump Final, Dmitrii SOROKIN (RUS 17.29) wins Gold.

Historia aldatu

Jauzi hirukoitzak jatorria Irlandan duen arren, batzuek antzinako grekoek sortu zutela diote, hauek antzeko froga bat zeukatelako, hiru saltoren distantzia neurtzen zutelako. Froga honetan atletak bi jauzi egin eta gero hareara erortzen ziren (hop, hop and jump) eta modalitate honetan oinarritzen da gaur egungo kirola.

Teknika aldatu

Atletak hasieran bulkada hartzen du lasterka; lasterraldiaren hasieran oinkada luzeak ematen saiatu behar du ahalik eta abiadura handiena hartu eta jauzirik luzeena egiteko.

  • Lehenengo jauzia (bulkada jauzia): atletak luzera jauziarena baino salto sakonago bat egin behar du,baina saltoaren altuera luzera jauziaren berdina izango da.
  • Bigarren jauzia: bigarren jauzia bulkada jauzia egiten duen hankak lurra ukitzean hasiko da. Jauzi hau sakonera handiko oinkada bat besterik ez da. Enborra zuzen mantentzen da, libre doan hanka tolestua 90º-tan eta aldakaren altueran eta atzekoa, baita tolestua bulkada eman ondoren, eta aurreko hankara hurbiltzen saiatzen da.
  • Hirugarren jauzia: luzera jauziaren oso antzekoa da. Jauzi hirukoitzean atleta luzera jauzian baino askoz abiadura txikiagoan iristen da. Esekitze fasean salto normal bat egin ahalko du; aurretik hankak eroriko dira eta gero gorputza hankak erori diren tokira eramaten saiatu behar du.

Jauzia balioztatzeko arauak aldatu

  • Lehenengo jauzia egiten den tokian plastilina edo mastika lerro bat kokatzen da, eta debekaturik dago hau zapaltzea. Hori egitekotan, zapatilaren marka geratzen da eta epaileak baliogabetzat emango du jauzia.
  • 2 metro segundoko aldeko haizea badago oraindik legezkoa izango da jauzia, baino hortik gorako abiadurekin jauzia ez da legezkoa izango errekorrak onartzeko orduan.
  • Epaileak eman behar du jauzia egiteko baimena; momentu horretatik aurrera denbora tarte bat dago jauzia osatzeko.
  • 9 mm baina gehiagoko iltzerik ezin da erabili.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.