Olambrilla (gaztelaniazko terminoa da izatez), etxeetako lur zoruak apaintzeko zeramikazko elementua da. Zazpi zentimetroko aldea izaten duten laukiak dira, eta ohikoan apainduak egoten dira.

Olambrilla bat Donostiako El Pinar etxeko zoruan.

Zorua zeramika, azulejo edo adreiluzkoa denean, eta lauza errektangularrak erabiltzen direnean bi norabideetan, tarteak betetzeko erabiltzen dira olambrillak.

Espainiako arkitektura eta apaindura arteetako elementu klasiko bat dira. Olambre edo alambrilla terminoak ere erabiltzen dira gaztelaniaz, eta pentsatzen da hortaz Granadako Alhambrako estiloan izan dezakeela jatorria hitzak. Hala ere, bere jatorria lehenago eta urrunago egotea posibleago da, Ekialde Hurbilean, Persian edo Bizantzion. Iberiar penintsulan erabilpen adibide ugari daude, 13. eta 14. mendeko hastapen batzuetatik, gaur egunera arte.

Euskal Herriko etxaldeetan ere aurkitzen ahal dira olambrillak, hala nola Leioako Artaza parkean[1] edo Donostiako El Pinar etxaldean. Mundu zabalean ere hedatuak daude zenbait estilo arkitektoniko mediterranear edo iberiar itxurakoetara lotuta[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Morales, Ana. (). «#Onbrillak #ArtazaParkea #Leioa @luistxopic.twitter.com/R8OKZVQxGx» @AnaisNi (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
  2. Dschag. (2013-04-24). English: Ilustration of mixed pattern of floor tile, red terra cotta and decorative tile. (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).

Kanpo estekak aldatu