Bizantzio[1] (grezieraz: Βυζάντιον) oraingo Istanbul hiriaren antzinako izena izan zen. Konstantinopla izena ere hartu zuen aurrerago.

Bizantzio
Datu orokorrak
Motahiri, antzinako hiri eta Polis
EponimoaBizas
Geografia
Map
Koordenatuak41°00′48″N 28°59′01″E / 41.01342°N 28.98364°E / 41.01342; 28.98364
Mendizaletasuna

Kolonia Grekoa antzinatik, Konstantino I.a Handia enperadoreak 330 urtean birsortu zuen, hortik Konstantinopla izena. Erromatar Inperioaren garaian, eta mendebaldeko inperioaren gainbeheraren ondoren, kultura klasikoaren erdigunea izan zen eta ekialdeko inperioaren edo inperio bizantziarraren hiriburua.

Jatorria aldatu

 
Bizantzioko urrezko txanpona (610-641). Valentziako Historiaurreko Museoa

Bosforo itsasartearen ur-ertzean sortua izan zen, Megaratik etorritako kolono batzuengatik, K.a. 660an. Kolonia greziar izendatua izan zen, izena Bizas errege sortzailearen omenez jarri zioten. Leku estrategiko batean zegoen, bertatik nabigazioa kontrolatu baitezaketen, Europa ekialdea, Balkanak, Egeo itsasoa, Afrika iparraldea (baita Egipto ere) eta Asia Txikia. Hala ere, lurreko kokalekua ez zein hain egokia, baina gutxienez itsasozko Pontoko sarrera kontrolatzen zuten. Hori dela eta, inor ezin zuen igaro baimen eskatu gabe. Pontoko aldea oso aberatsa zen abeltzaintza produktuetan, esklabo eta bestelako jangaietan: (eztia, erle-argizaria eta arrain gazia bezalakoa, ardo eta gari mota asko).

Denboran zehar, herrialde hau pertsiarren esku egon zen, hauek okupatu eta suntsitu egin zuten K.a. V. mende inguruan.

Espartako Pausaniasek berreskuratu zuen K.a. 479an eta K.a. 478. urtean berreraikitzen hasi. Geroago bere kontrola Atenaskoen kontra eztabaidatu zuten. Azkenean Atenaskoek K.a. 409an hartu egin zuten hiria, baina bota egin zituzten K.a. 405an. 390 k.a. berriz Atenaskoen esku bueltatzeko. 336 k.a eta 323 k.a urte bitartean mazedoniarren esku egon zen, Alexandro Handiaren inperioaren esku. Honen ondoren, hiriak independentzia apur bat lortu zuen, 279 k.a. izan ezik zeltek Trazia konkistatu zutelako eta Bizantziori zerga batzuk ezarri zizkioten.

191 k.a. hiria Erromaren aliatu izatera pasa zen, hauek hiri libre bat bezala onartu zituzten. Hala ere 100 k.a Erromatar Inperioren esku erori zen.

194ean, Bizantzio eztabaida baten erdian aurkitu zen Erromako Luzio Septimio Severo eta Kaio Peszenio Nigeren artean, azkeneko honekin hartu zuen parte. Honen ondorioz Severo hiria setiatu egin zuen, hiru urtez setiatu zuten, Severo asko haserretu zen, azkenean errenditu egin zirenean, dena lapurtu eta harresiak suntsitu zituzten.

Baina 262 urtean berriz sortu zuen Galieno enperadorea hiriarekin sartu gero segituan berriz birsortzeko.

279an K. a. K. a. 48an, Balkanetako inbasio zelta bat, Traziaraino Komontorioren agindupean sartu zena, Bizantzio inguruan ezarri zen, eta bertako biztanleak muturreko neurrien mende jarri zituen. Euren lurrak, barbaroek mehatxatzen zituzten hondamendietatik erreskatatzeko, Bizantziori urtero zerga bat ezarri zioten urrezko txanponetan (3000 hasieran, ondoren 5000, eta 10.000 ondoren), handituz joan zena, eta, azkenik, 80 talentutan ezarri zena, traziarrek galatak suntsitu zituzten arte.

Kopuru hori ordaintzeko, Bizantziok, Bosforotik igarotzeko eskubide bat ezarri behar izan zuen, Rodasen aurkako gerra eragin zuena (Polibiok kontsignatua), Bizantzio Pergamoren aliatua izan zen gerra, Bitinia, Rodasena izan zen bitartean, bizantziarrek, Tibetesen alde egin zuten, (Prusias I.a Bitiniakoaren osaba bat) tronua erreklamatu zuena. Baina Prusias Bizantzioren jabetzak hartu zituen Asiako kostaldean, traziarrek europar zatian presioa egiten jarraitu zuten bitartean; bakea K. a. 219an sinatu zen. K. a. 48an, Galiako erregearen bitartekaritzarekin, eta Bizantziorentzat kaltegarria izan zen.[2]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu