Ocean's Twelve
Ocean's Twelve (euskaraz Oceanen Hamabiak) 2004ko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. George Clooney, Brad Pitt, Matt Damon, Catherine Zeta-Jones, Andy García, Don Cheadle, Bernie Mac eta Julia Roberts aktoreek antzeztu zuten. David Holmes iparirlandar musikariak soinu banda konposatu eta jo zuen.
2001ko Ocean's Eleven (Oceanen Hamaikak) filmaren jarraipena da, hura 1960ko Ocean's 11 filmaren berregokitzapena zelarik. 2007an Ocean's Thirteen (Oceanen Hamahiruak) izeneko jarraipena izan zuen, honela Oceanen Trilogia delakoa osatuz.
Argumentua aldatu
Danny Ocean (George Clooney) eta bere lapur taldeak euren azken lapurreta handia burutu zutenetik 3 urte igaro dira: Rusty Ryan (Brad Pitt) taldeburu xehetasunzalea, Linus Caldwell (Matt Damon) kale lapurra, Basher Tarr (Don Cheadle) lehergailuetan aditua, eta Frank Catton (Bernie Mac), diru kutxak lapurtzen aditua. Lapurreta hura historia guztiko handiena izateaz gain, Terry Benedict (Andy Garcia) enpresaburu gupidagabearen Las Vegas hiriko hiru kasinoak dirurik gabe laga zituen (Bellagio, Mirage eta MGM Grand kasinoak).
163 milioietako diru saria ezkutatu ondoren, Oceanen taldeko kide bakoitza zintzo jardun, profil baxua mantendu eta bizimodu arrunta eramaten saiatu zen. Baina egun batez ezusteko zerbait jazoko da: norbaitek lehenbiziko araua hautsi eta Benedicti haien berri emango die. Ondorioz, bizimodu arrunta eramatea ezinezkoa egingo zaie. Benedictek bere 163 milioiak berreskuratu nahi ditu, edota lapur taldeko kide guztiek ondorio latzak jasango dituzte.
Halere, taldea euren atzetik Benedictez gain munduko beste pertsonaia boteretsu bat ere badabilea ohartuko da...
Aktoreak aldatu
Oceanen Hamabiak aldatu
- George Clooney: Danny Ocean
- Brad Pitt: Rusty Ryan
- Matt Damon: Linus Caldwell
- Bernie Mac: Frank Catton
- Elliott Gould: Reuben Tishkoff
- Casey Affleck: Virgil Malloy
- Scott Caan: Turk Malloy
- Eddie Jemison: Livingston Dell
- Don Cheadle: Basher Tarr
- Shaobo Qin: Yen "Harrigarria"
- Carl Reiner: Saul Bloom
- Julia Roberts: Tess Ocean eta bere burua antzeztuz
Gainontzekoak aldatu
- Catherine Zeta-Jones: Isabel Lahiri, Europoleko detektibea
- Andy García: Terry Benedict
- Vincent Cassel: François Toulour baroia/Gau Azeria
- Albert Finney: Gaspar LeMarc (krediturik gabe)
- Eddie Izzard: Roman Nagel
- Bruce Willis: bere burua antzeztuz (krediturik gabe)
- Jeroen Krabbé: Van der Woude
- Cherry Jones: Molly Star/Caldwell andrea
- Robbie Coltrane: Matsui
- Topher Grace: bere burua antzeztuz (krediturik gabe)
- Candice Azzara: Saul Bloomen neskalaguna
- Jerry Weintraub: Denny Shields (krediturik gabe/kameoa/extra)
- Mini Anden: supermodeloa
- Jared Harris: Basher-en ingenieria
- Adriano Giannini: museo zuzendaria
Jarraipenak aldatu
- Ocean's Eleven (2001)
- Ocean's Thirteen (2007)
Kanpo estekak aldatu
- Ocean's Twelve filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)