Ny Carlsberg Glyptotek


Ny Carlsberg Glyptotek, Danimarkako hiriburu den Kopenhageko Dantes Plads plazako 7. zenbakian kokatua dagoen museo bat da. 1882an Carl Jacobsenek (1842-1914), Carlsberg garagardo marka ospetsuaren sortzailea izan zen Jacob Christian Jacobsenek fundatutako bilduma pribatu bat da, bere izena, aipaturiko garagardo markatik hartzen duena.

Ny Carlsberg Glyptotek
Map
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1897
Webguneahttp://www.glyptoteket.dk/ www.glyptoteket.dk

Historia aldatu

Carl Jacobsen, Jacob Christian Jacobsen garagardogile eta filantropoaren semea, arte bildumatzaile handia zen eta 1882an bere etxearen ateak publikoari ireki zizkion. Antzinako artearen zalea zen, baina daniar eta frantziar margolan ugari ere bazituen. 1888an bere arte bilduma Danimarkako estatuari eta Kopenagheko Udalari eman zien.

Bere etxearen kokapena ordea ez zuen atsegin, izan ere hiriaren erdigunetik urruti samar zegoela zeritzon, eta gainera hiriko harresiak bota zirenean Tivolitik oso gertu gelditzen zen. Horregatik eraikin berria egitea erabaki zuen, gaur egungoa, eta 1897ko maiatzaren 1ean inauguratu zuen.

Eraikinak 1906an eta 1996an zabalkuntza berriak izan zituen.

Arkitektura aldatu

Hiru zati ditu museoak:

  • Dahlerup: Museoaren zatirik zaharrena da, adreilu gorriz veneziar pizkundeko estilora egina. Bertan daude frantziar eta daniar artelanak.
  • Kampmann: Eraikin neoklasikoa. Bertako galeriatan irakurketak, kontzertuak eta sinposiak egiten dira.
  • Henning Larsen: Barneko patioa osatzen du. Bertan egiten dira bilkura eta jatordu garrantzitsuak.

Bildumak aldatu

Museoak, eskultura eta antzinako gauza greziar, erromatar, etruriar, egiptoar eta Ekialde Hurbilekoak ditu. Arte modernoari dagokionez, beste batzuen artean, Paul Gauguin, Edgar Degas, Jean-François Millet, Henri de Toulouse-Lautrec, Auguste Rodin, Alfred Sisley eta Camille Pissarroren lanak erakusten dira.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu