Eugène Henri Paul Gauguin (Paris, 1848ko ekainaren 7aAtuona, Hiva Oa, Frantziar Polinesia, 1903ko maiatzaren 9a) margolari eta eskultore frantziarra izan zen.[1]

Paul Gauguin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEugène Henri Paul Gauguin
JaiotzaParis1848ko ekainaren 7a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrederiksberg
Nørregade (en) Itzuli
Paris
Tahiti
HeriotzaAtuona (en) Itzuli eta Fatu-Hiva1903ko maiatzaren 8a (54 urte)
Hobiratze lekuaCalvary Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Sifilia
Familia
AitaClovis Gauguin
AmaAline Chazal
Ezkontidea(k)Mette Sophie Gad (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketalycée Pothier (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
tahitiera
Irakaslea(k)Camille Pissarro
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, artista grafikoa, marrazkilaria, grabatzailea, zeramikaria, ilustratzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris
Martinika
Pont-Aven
Arles
Tahiti
Markesak
Kopenhage
Polinesia Frantsesa
Tahiti
Martinika
Ceret
Panama eta Australia
Lan nabarmenak
InfluentziakKatsushika Hokusai, Eugène Delacroix, Paul Cézanne, Claude Monet, Camille Pissarro eta Edgar Degas
Mugimenduapostinpresionismoa
Pont-Aven School (en) Itzuli
sinbolismoa
synthetism (en) Itzuli
Cloisonnism (en) Itzuli
inpresionismoa
Primitibismoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza
figure (en) Itzuli
genero-artea
izadi hila

IMDB: nm1917169 Allocine: 37051
Facebook: paul.gauguin456 Musicbrainz: ee8de950-906b-41a8-ac85-31886d2a0883 Discogs: 2259633 Find a Grave: 3125 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroan Perun izan zen (1850-1855). 1865etik 1871ra bitartean itsas armadan ibili zen, eta ondoren banketxe batean lan egin zuen, baina pintura alde batera utzi gabe betiere. Camille Pissarrok bultzaturik, inpresionistekin batera egin zituen lehen erakusketak (1880, 1881, 1882, 1886). 1881ean Paul Cézannerekin lan egin zuen. 1883an lana eta familia utzi eta pintura hartu zuen bizibidetzat. 1886an Bretainiara joan zen eta bertan Émile Bernard ezagutu zuen, eta ondoren Parisen Van Gogh. 1887an Martinikara joan zen, inpresionistak bazter utzi, eta Kolonen aurreko artea oinarri edalontzi sail bat egin zuen.

1888an Bretainiara itzuli zen berriro eta Émile Bernardekin batera sintetismoa sortu zuen. Margolaritzari neurri izpiritual bat eman nahirik, sinbolistekiko jakin-mina piztu zitzaion, ideiari lehentasuna eman zion eta artearen jatorrietara itzultzen saiatu zen. Marrazki japoniarren eraginez, lerro eta kolore sotiletara jo zuen. Van Gogh-ekin hiru hilabete Arles-en egin ondoren, bere estiloaren jatortasuna areagotu zuen zenbait obratan (Le Christ jaune, 1889; La vision après le sermon, 1889 eta B.M. Gauguin, 1889).

Estiloa aldatu

Koloreari buruzko teoria neoinpresionistak landu zituen (Nature morte ripipoint, 1889). Tahitira joateko erabakia hartu zuen (Tahitiar emakumeak hondartzan, 1891, Quand te maries-tu?, 1892 eta L´esprit des morts veille, 1893), eta anitz lurraldetako eraginak bereganatu zituen. Gaixoturik, Parisa itzuli eta bere obrak saldu zituen. 1895ean Tahitira joan zen berriro eta Never More (1897), Les seins aux fleurs rouges (1897) eta bere testamentutzat jotzen zuen D´où venons-nous? Que sommes-nous? Où allons-nous? (1897) margotu zituen. Bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, Markesa uhartetara joan zen, eta han bertakoen alde jarri zen, kolonia administrazioaren kontra. Hala ere margotzeari eta eskultura lanak egiteari ez zion utzi (L´or de leur corps, 1901; Cavaliers sur la plage, 1902), eta irudien antolamendu berri bat erakutsi zuen.

Gauguinen lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko margolaritzan eta eskulturan (Derain, Picasso, Modigliani, etab.); kolorearen ikusmoldeari dagokionez, fauvismoaren aitzindaria izan zen.

Primitibismoa eta kritika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «primitibismo»

Gauguinen jatorrizkoaren bilaketa argi eta garbi askatasun sexualaren nahia zen, eta hori islatzen da Manao tupapau (1892), Parau na te Varua ino (1892), Anna the Javanerin (1893), Te Tamari No Atua (1896) eta Kontakizun krudelak (1902) margolanetan, besteak beste. Gauguinen Tahitiren ikuspegia, maitasun libreko, klima leuneko eta ninfa biluziko Arkadia lurtar bat bezala, berdin-berdina ez bada, arte akademikoaren pastoraltza klasikoaren antzekoa da, milaka urtetan zehar nekazal bizitzaren mendebaldeko pertzepzioak osatu dituena. Bere margolan tahitiarretako bati "pastoral tahitiarra" deitzen zaio eta beste bati "Nondik gatoz? Nor gara? Nora goaz?". Horrela, Gauguinek Arte Ederretako eskoletako pastoral-tradizio akademikoa zabaldu zuen, ordura arte antzinako greziar eskulturatik kopiatutako irudi europarretan soilik oinarritu zena eredu ez europarrak sartzeko[2].

Gauguinek, tahitiar gizartea ospatzen eta tahitiarrak kolonialismo europarraren aurka defendatzen ari zela ere uste zuen. Kritikari feminista postkolonialek, ordea, gaitzetsi egiten dute Gauguinek maitale nerabeak hartu izana, horietako bat hamahiru urte baino ez dituena. Gogorarazten digutenez, bere garaiko eta ondorengo europar askok bezala, Gauguinek askatasuna ikusten zuen, bereziki sexuala, hertsiki kolonizatzaile maskulinoaren ikuspuntutik. Gauguin primitibismoarekin "gaizki" dagoenaren adibide gisa erabiliz, kritikari hauek, euren ustez, primitibismoaren elementuek "arraza- eta sexu-fantasien lotura trinkoa eta botere koloniala zein patriarkala" barne hartzen dituztela ondorioztatzen dute. Kritikari horien ustez, Gauguinen moduko primitibismoak arraza- eta sexu-desberdintasunari buruzko fantasiak erakusten ditu, "Primitibismoaren nozioak" Bestearekin "esentzializatzeko ahaleginean". Horrela, diotenez, primitibismoa exotismoaren eta orientalismoaren antzeko prozesu bihurtzen da, Edward Saidek kritikatu zuen bezala, non inperialismo europarrak eta "ekialdearen" ikuspegi monolitiko eta iraingarriek "mendebaldearen" aldetik herri kolonizatuak eta euren kulturak definitzen zituzten[2].

Obra aldatu

Margolanak aldatu

 
D'où venons-nous ? Que sommes-nous ? Où allons-nous ? (1897-1898)

Grabatuak aldatu

  • 12 gravures exécutées au crayon lithographique sur zinc, Café Volpini, exposition du Groupe impressionniste synthétiste, Paris, 1889.
  • Le Portrait de Mallarmé, ur-bortitz, 1891.
  • Noa Noa, hamar plantxa, egurrez grabatuak, Paris / Pont-Aven, 1893-1894.
  • Manao Tupapau, L'Estampe originale bilduman (1893-1895).
  • Le Sourire, 33 grabatu egurrez (1899-1901).

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu