Nukula, fruitu lehor ez dehiszente bat da (hau da, heltzerakoan irekitzen ez dena). Oro har, lokulobakarra eta monospermoa izaten da (hau da, hazi bakarra duena), polispermoa ere ahal izan arren eta zenbait karpeloz hornitutako obario batetik sortu, karpelo horietatik, bakarra baino heltzen ez delarik. Nukula adibiderik ezagunena, arte, artelatz eta haritzen ezkurra da. Baita hurritzaren hurra ere.

Ezkurrak

Tamaina txikiko intxaur motatzat har daitezke, eta ginezeo sinkarpiko baten karpeloaren luzetarantz bi edo zati gehiagotan banatzetik datorrena.

Pikua (Ficus carica), sikono bat da, bere pipitak, hazien antzekoak direnak, benetan, bakoitza, nukula bana dena.