Sikono

Goialdean zulo bat duen udare-formako errezeptakulu batez osatutako fruitu konposatua, fruitu bihurtuko diren loreak errezeptakuluaren barneko paretan dituena. Pikondoan eta Ficus generoko beste espezie guztietan agertzen da

Sikonoa pikondoren eta Ficus generoko beste landare batzuen infruteszentzia da. Errezeptakulu biribil edo madari formako batez osaturik dago, barneko aldea hutsa duena. Beheko aldean ostiolo izeneko irtengune bat du, hipsofilo txikiek babestua. Ostiolotik sartzen dira loreak polinizatzen dituzten himenoptero txikiak. Errezeptakulo honen barnean eta paretetan daude loreak, eta, beranduago, landare hauen fruitutxo txikiak. Izena, grezieratik dator, eta piku esan nahi du.

Pikondoa (Ficus carica)

Kanpo estekak aldatu