Nothing but Trouble (1991ko filma)
Nothing but Trouble (euskaraz Arazoak Besterik Ez), 1991ko Dan Aykroyd estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako komedia film bat da. Aykrodez gain, Chevy Chase, John Candy eta Demi Moore aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
AEB, New Jerseyko autobide batean autoz irteera okerra hartu ondoren, Chris Thorne (Chevy Chase) finantza gizonak eta Diane Lightson (Demi Moore) inbertsio abokatuak Valkenvania etxean amaituko dute. Stop seinale bat gelditu gabe igaro ostean, Dennis Valkenheiser (John Candy) poliziak atxilotu eta Alvin Valkenheiser (Dan Aykroyd) 106 urteko epailearen aurrera eramango ditu.
Aktoreak aldatu
- Chevy Chase: Chris Thorne
- Dan Aykroyd: Alvin 'J.P' Valkenheiser epailea / Bobo
- John Candy: Dennis / Eldona
- Demi Moore: Diane Lightson
- Valri Bromfield: Purdah andereinoa
- Taylor Negron: Fausto Squiriniszu
- Bertila Damas: Renalda Squiriniszu
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)