Eskandinaviar mitologian, Noatun ("Itsasontzien paradisua" edo "Itsasontzien hiria"), Njörðr, itsasoko jainkoa bizi den Asgardeko egoitza bat da.

Hamaikagarrena da Noatun | han du Njörðrek
berarentzat egoitza bat.
Orbanik gabeko gizakien | gobernari han esertzen da
zurezko bere etxe garaian.
Grimnismal, Edda poetikoa, 16. ahapaldia

Edda prosaikoaren Gylfagginingen kontatzen denaren arabera, Njörðrek eta Skaðik, ezkondu ondoren, Njörðren egoitza zen Noatun eta Skaðiren aita zen Þjaziren bizilekua zen Þrymheimen artean, txandakatuz, bederatzi eguneko epe batean bizitzea erabaki zuten. Jainkosak, Noatunen lorik ezin zuela egin zioen, olatuen eta kaioen soinuaren ondorioz, eta Njörðri beste horrenbeste gertatzen zitzaion bere emaztearen bizilekuan otsoen uluen ondorioz. Azkenik, bikotea banatu egiten da, eta, bakoitza, bere bizilekura joaten da bizitzera.

Etimologia aldatu

Noatun izena antzinako eskandinavieraz, nóa hitzaren zatiaz osatua dago, etimologikoki protoindoeuroparrekoa dena (*nāus hitzaren berreraikitze linguistikoagatik (antzinako eskandinavieraz nór eta latinera navis bezala itzulia), "itsasontzia" esan nahi duena. Hitzaren bigarren eta azken zatia, -tun alegia, antzinako eskandinavierazko tun hitzetik dator ("hiria", ingelesez town). Noatun izenaren esanahiak, Njörðr eta itsasoaren arteko harremana nabarmentzen du.

Kanpo estekak aldatu