Nightmare Alley (2021eko filma)
Nightmare Alley 2021eko Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendariaren neo-noir thriller filma da, William Lindsay Greshamen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia aldatu
Istorioa 1939an AEBetan, Depresio Handiaren ondoren. Stanton Carlisle (Bradley Cooper) engainatzailea zirku batean hasiko da lanean. Han zenbait truko ikasiko ditu, eta baliagarri izanen zaizkion artistak ezagutuko ditu; tartean, Molly pitonisa (Rooney Mara). Azken horrekin hirira joko du Carlislek bere ikuskizun propioa sortzeko, eta jende oso aberatsari iruzur eginen diote hildakoekin hitz egiteko gai direla esanez.[1]
Arrakasta lortu arren, are gehiago nahiko du protagonistak, eta Lilith (Cate Blanchett) emakume misteriotsuarekin aliantza bat eginen du, modu horretan erabateko arrakasta lortuko duelakoan. Lilith psikiatra da, eta eskura dituen pazienteen grabaketak baliagarriak izanen zaizkie.[1]
Aktoreak aldatu
- Bradley Cooper: Stanton "Stan" Carlisle
- Cate Blanchett: Lilith Ritter
- Toni Collette: Zeena Krumbein
- Willem Dafoe: Clement “Clem” Hoately
- Richard Jenkins: Ezra Grindle
- Rooney Mara: Mary Elizabeth "Molly" Cahill
- Ron Perlman: Bruno
- Mary Steenburgen: Miss Kimball
- David Strathairn: Peter "Pete" Krumbein
- Holt McCallany: Anderson
- Clifton Collins Jr.: Funhouse Jack
- Tim Blake Nelson: Carny Boss
- Jim Beaver: Sheriff Jedediah Judd
- Mark Povinelli: Major Mosquito
- Peter MacNeill: Judge Kimball
- Paul Anderson: Geek #1
- David Hewlett: Dr. Elrood
- Lara Jean Chorostecki: Louise Hoately
- Stephen McHattie: Hobo #1
- Dian Bachar: Fee Fee the Birdgirl
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Zinema beltzari goresmen» Berria 2022-01-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.