Night of the Demons (1988ko filma)
Night of the Demons (euskaraz Deabruen Gaua), 1988ko Kevin S. Tenney estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Amelia Kinkade, Cathy Podewell, Linnea Quigley, Hal Havins eta Alvin Alexis aktoreek antzeztutako film bat da.
Night of the Demons (1988ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1988 | |||
Izenburua | Night of the Demons | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | comedy horror (en) eta beldurrezko zinema | |||
Iraupena | 87 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Kevin S. Tenney (en) | |||
Gidoigilea(k) | Joe Augustyn (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Joe Augustyn (en) | |||
Edizioa | Daniel Duncan (en) | |||
Argumentu nagusia | Etxe sorgindua | |||
kronologia | ||||
|
Beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen. Night of the Demons 2 (1994) eta Night of the Demons 3 (1997) jarraipenak izan zituen, bai eta 2009an izenburu berdineko berregokitzapena ere.
Argumentua aldatu
Halloween gau batez, Los Angeles, nerabe talde bat abandonatutako etxe batean festa egin ta gaupasa egitea erabakiko dute. Hiriko kanpoaldera autoz joan eta behin etxean daudela, musika, garagardo, txantxa eta sexuaren bidez dibertituko dira. Baina nahi gabean, etxean bizi den deabrua esnatuaraziko dute, eta nesketako baten gorputzean haragiratuko da. Orduan, gainontzeko neska-mutilak etxetik ezin irtenik geldituko dira, eraikina horma garai batek inguratzen baitu, eta eraikineko deabru taldearen erasoei aurre egin beharko diete.
Aktoreak aldatu
- Cathy Podewell: Judy
- Amelia Kinkade: Angela Franklin
- William Gallo: Sal Romero
- Alvin Alexis: Rodger
- Linnea Quigley: Suzanne
- Lance Fenton: Jay Jansen
- Hal Havins: Stooge
- Allison Barron: Helen
- Philip Tanzini: Max
- Jill Terashita: Frannie
- Harold Ayer: Agurea
- Marie Denn: Agurearen emaztea
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)