Nevada Smith
Nevada Smith 1966ko Henry Hathaway estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen western filma bat da. 1961eko Harold Robbins idazlearen The Carpetbaggers eleberrian oinarritua dago. Steve McQueen, Karl Malden, Brian Keith eta Arthur Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Kalifornian, urre-sukarraren garaian, hiru bidelapur pistolarik (Arthur Kennedy, Martin Landau eta Karl Malden) Max Sand gaztearen (Steve McQueen) gurasoak modu basatian erailko dituzte. Mutilak, gorrotoak itsuturik eta mendeku egarriz, bere gurasoen hiltzaileen bilaketari ekin eta Nevada Smith izeneko pistolari bakartian bilakatuko da.
Aktoreak aldatu
- Steve McQueen: Max Sand, Nevada Smith
- Karl Malden: Tom Fitch
- Brian Keith: Jonas Cord
- Martin Landau: Jesse Coe
- Arthur Kennedy: Bill Bowdre
- Suzanne Pleshette: Pilar
- Raf Vallone: Aita Zaccardi
- Janet Margolin: Neesa
- Pat Hingle: Oin Handi
- Howard Da Silva: Lan esparruko zaindaria
- Paul Fix: Bonnell sheriffa
- Iron Eyes Cody: Taka-Ta (krediturik gabe)
- Josephine Hutchinson
- Loni Anderson: Brunette, ikuskizun aretoko neska (krediturik gabe)
Kanpo estekak aldatu
- Nevada Smith filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Nevada Smith filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)