Neue Pinakothek (ahoskera: [ˈnɔɪ̯ə pinakoˈteːk], euskaraz: Pinakoteka Berria) Alemaniako Munichen dagoen arte museo bat da.

Neue Pinakothek
Neue Pinakothek
Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
HiriaMunich
Borough of MunichMaxvorstadt
Kokapen fisikoaKunstareal
Koordenatuak48°08′59″N 11°34′16″E / 48.14972°N 11.57111°E / 48.14972; 11.57111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1853
Inaugurazioa1853
Arkitektura
ArkitektoaAlexander von Branca
Ondarea
Bisitariak urtean218.930
Kontaktua
HelbideaBarer Straße 29, 80333 München
Telefonoatel:+49 89 23805-216
Webgune ofiziala

XIX. mendeko Europako artea du ardatz, nahiz eta XVIII. mende amaierako adibideak ere baditu. XIX. mendeko arte museorik garrantzitsuenetakotzat hartzen da, Van Gogh, Paul Gauguin eta Gustav Klimt-en margolanengatik famatua.

Alte Pinakothek eta Pinakothek der Moderne-rekin batera, Municheko Kunstareal-en (Arte Barrutia) parte da.

Historia aldatu

 
Neue Pinakothek, 1880
 
Die Neue Pinakothek
 
Kunstareal Munichen

Museoa Luis I.a Bavariakoa erregeak sortu zuen 1853an. 1905 eta 1914 artean, Tschudi Contribution deritzonak bilduma inpresionista apartak bidali zituen museora. Hugo von Tschudi, Estatu bildumazale-ko zuzendariak, berrogeita lau koadro, bederatzi eskultura eta hogeita bi marrazki eskuratu zituen, gehienak artista frantses berriek egindakoak.

1915ean museoa Bavariako estatuaren parte bihurtu zen. 1930ean aldi baterako erakutsi zuen, mundu mailaan lehenbiziko aldiz, gaur egun ezaguna den Thyssen-Bornemisza bildumako 400 margolan inguruko nukleoa.

Jatorrizko eraikina Bigarren Mundu Gerran suntsitu zuten, baina 1981ean Alexander Freiherr von Brancak diseinatutako eraikin berria ireki zuten.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu