NGC 4526 galaxia lentikular barradun bat da, ia ertzez ikusten dena eta Virgo konstelazioan dagoena, Rho Virginisetik 3º eta 10' hego-mendebaldera dagoena. Lurretik 55 milioi argi-urteko distantziara dago, eta Virgoko kumuluko kide da, zehazki Virgo B azpitaldekoa, uste denez, kumuluko galaxiarik distiratsuena den M49ren talde berekoa.

NGC 4526
Behaketa
Distantzia Lurretik15 Mpc eta 15 Mpc
Itxurazko magnitudea (V)9,6, 10,6, 7,454, 6,701, 6,473, 10,673, 9,792, 9,017, 12,577 eta 9,991
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1784ko apirilaren 13a
Gorriranzko lerrakuntza0,00272
Galaxia-motaSB0 eta S0
KonstelazioaVirgo
Abiadura erradiala587 km/s
Igoera zuzena188,5126208 °
Deklinazioa7,6991389 °
Izendapenak

Bertan SN 1969E eta SN 1994D supernobak aurkitu dira. Azken hau, Ia motakoa argi ikus daiteke eskuineko irudian, Hubble espazio teleskopioak lortu zuena, galaxiaren erdigunea inguratzen duen gas eta hautsezko disko nabarmena ikus daitekeen erdigune honetan izar eraketa aktibitatea ere badagoelarik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu