Principal Galaxies Catalogue

Principal Galaxies Catalogue edo PGC 1989an argitaratutako katalogo astronomiko bat da. B1950 ekinokziorako eta J2000 garai astronomikorako 73.197 galaxia zerrendatzen ditu. Lyon-Meudon Extragalactic Database katalogoan oinarritzen da, 1983an hasi zena. 40.932 koordenatu (%56) 10″ baino txikiagoak diren desbideratze estandarrak dituzte. Ezagunenak diren 38 iturrietako 131.601 izen agertzen dira zerrendan. Guztira, honako datuak ditu[1]:

  • 49.102 deskribapen morfologiko.
  • 52.954 itxurazko ardatzerdi txiki eta handi.
  • 67.119 itxurazko magnitude.
  • 20.046 abiadura erradial.
  • 24.361 posizio angelu.
PGC 39058 galaxia

Lyon-Meudon Extragalactic Databasea HyperLEDA katalogora hedatu zen beranduago, milioika galaxia dituen katalogoa. Hasierako PGC katalogoko galaxiak oraindik PGC zenbakiarekin agertzen dira HyperLEDAn. Beste galaxiei ere esleitu zaizkie PGC zenbakiak, baina ez da gomendatzen horiek erabiltzea galaxien izen gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. Paturel, G.; Fouque, P.; Bottinelli, L.; Gouguenheim, L.. (1989-11-01). «An extragalactic database. I. The catalogue of principal galaxies.» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 80: 299–315. ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).

Kanpo estekak aldatu