Néouvielleko mendigunea

Pirinioetako mendigunea

Néouvielleko mendigunea (frantsesez: massif du Néouvielle), Pirinioetako mendilerroa da, Pirinio Garaietan dagoena. Bere mikroklima eta bere aintzirei esker ospetsua, Pic Long (3.192 m.) tontorrik altuena du.

Néouvielleko mendigunea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPic Long
Garaiera3.192 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′N 0°06′E / 42.8°N 0.1°E / 42.8; 0.1
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Pirinio Garaiak
Geologia
Material nagusiaGranito

Néouvielle toponimoa okzitanierazko nèu vielha esapidetik dator – nèu hitzak 'elur' eta vielha hitzak 'zahar' esan nahi dute – eta litekeena da gertuko glaziaretatik ekarrita izatea.

Flora eta fauna aldatu

Mendiguneko klimak espezie askoren habitata da,[1] tartean 1.600 eta 2.300 metro arteko altueran bizi den Pinus mugo subsp. uncinata (mugo pinuaren azpiespeziea), txilar lauhostoa, comarum palustre artikoa, 94 liken-espezie eta espezie mediterraneo batzuk. Gainera, bere basoetan Sphagnum generiko 22 goroldio-espezie bizi dira.

Néouvielleko Natura-Erreserba 370 bat espezie bizi dira bertan: sarrioak, sai arreak, basoilarrak, arrano beltzak...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.