Näkkäläjärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren ondoan dago, Näkkälä sami herrixkaren ertzean. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Näkkäläjärvi aintzira
Näkkäläjärvi (fi)
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak68°35′23″N 23°35′21″E / 68.58961°N 23.58927°E / 68.58961; 23.58927
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
HustubideaNäkkäläjoki ibaia

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Palojärvi mendebaldean eta Tuorkottajärvi aintzira iparraldean Näkkäläjärvi aintziraren bizilagun nagusiak dira. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Näkkäläjoki ibairen bidez, Ounasjokira isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako zortzi uharteek zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.

Errederentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu