Myochromella boudieri

Myochromella boudieri Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Myochromella boudieri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaMyochromella
Espeziea Myochromella boudieri

Sinonimoak: Tephrocybe boudieri, Lyophyllum boudieri.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa edo kanpai itxurakoa, ondoren lau ganbiletik zabaldura, baina titi ondo markatu bat mantenduz, ertz inbolutua, laster zuzena, mehea; gainazal leuna, higrofanoa, ertza zeharrargitsu-ildaskatua, gris ilun kolorekoa, arre-marroi-sepia kolorekoa, zurbilagoa ertzean.

Orriak: Estu, lamelulekin, sabeldunak, adnatuak, lehenbizi zurixkak, gris zurbiletik gris-marroi zurbilera; ertza irregularra, zurixka.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko lodierako, zilindrikoa, biribildua edo pixka bat zapaldua, flokonosoa, okre ilun koloretik arre-sepia kolorera doana.

Haragia: Ez oso lodia, zurixka, irin zaharraren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen "tefrós" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllón" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan eta baso mistoetan, lurzoru karetsuetan. Oso urria.

Banaketa eremua aldatu

Mexiko, Guyana Frantsesa, Europa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Myochromella boudieri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu