Mycena rosella Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Mycena rosella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena rosella
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus fistulosus, Agaricus rosellus, Mycena lateritia.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 cm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa, edo koniko-kanpai itxurakoa, ondoren lau-ganbila edo zabaldua, titi txiki batekin; ertza oso mehea, zorrotza, kapelaren gainazala glabroa, distiratsua eguraldi hezean, gardentasunez ildaskatua, arrosa ilun kolorekoa, arrosa-haragi kolorekoa, arrosa-marroia.

Orriak: Zabal, estuak, lamelula ugarirekin, sabeldunak, adnatuak edo koska batez dekurrenteak, arrosa zurbil kolorekoak, arrosa-haragi kolorekoak; ertza osorik, gorri iluna.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa eta 0,2 cm arteko lodierakoa, filiformea, flexuosoa, glabroa, eguraldi hezean likatsua, barnehutsa, bertikalki ildaska finekin, arrosa zurbil kolorekoa, arrosa-marroi zurbila, oinarria iletxo zurixka ugariz estalia.

Haragia: Urria, kapelaren kolore berekoa, usaina ez oso nabarmena eta zaporea garratz samarra.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycena venustula ere arrosa kolorekoa da, baina kortizikola da eta txikiagoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Abies, Pinus, Picea), talde handietan goroldiotan edo deskonposatzen ari diren pinu-lumetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Errusia, Europa, Taiwan, Japonia, Australia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 247 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Mycena rosella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu