Mycena leptocephala Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Mycena leptocephala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena leptocephala
Gillet, 1876
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Mycena chlorinella.

Deskribapena aldatu

Kapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero zabalagoa, kolorea: arre-gris beltzaxkatik arre-grisaxkara doana edo arrexka, zerbait argiagoa ertzean eta ildaskatua eta hezea.

Orriak: Goranzkoak, grisaxkak, ertz zurixkarekin eta ale zaharretan gutxi-asko zainekin elkartuta.

Hanka: Hauskorra, arre-grisaxka, latz samarra oinarrian

Haragia: Usain nitroso leun bat izaten du.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius oreades delakoarekin nahas daiteke, honek, leku belartsuetan irteten du eta fruta usain antzekoa du, ez nitrosoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan eta bideetako eremu belartsuetan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 274 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu