Mycena amicta Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]

Mycena amicta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena amicta
Quél., 1872

Sinonimoa: Agaricus amicta.

Deskribapena aldatu

Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa koniko-kanpai itxurakoa, kanpai itxurakoa, hemisferikoa. Azal leuna, glabroa, bereiz daitekeen geruza gelatinakara batekin, gris-krema kolorekoa edo gris-horixka, erdian ilunagoa, gaztaina kolorea edo arrea. Ertza koska xeheekin, gardentasunagatik ildaskatua, krema-horixka kolorekoa, eta, sarritan, urdin-berdexka.

Orriak: Goranzkoak, estuak, estu, ertza pixka bat krenulatua, orri zurbila eta sarritan urdindu egiten da kanpoko ertzean.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, hauskorra, barnehutsa, krema zurixka kolorekoa goialdean eta grisa edo arrea gainerakoan, pruina zurixka batez estalia, oinarriak kolore urdin-horixka, urdin-berdexka edo urdina izaten du, nahiz eta kolore hau ez den konstantea ale guztietan.

Haragia: Urria, grisaxka, errefauaren usain eta zapore arinarekin, mingots samarra. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Amicta epitetoa ere latinetik dator, erromatarrak erabiltzen zuten kanpoko janzkeraren "amictus" izenetik. Kapelak hezetasunarekin izaten duen geruza gelatinakara aipatzen du.

Jangarritasuna aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Oin urdinxkako beste espezie batzuekin nahas daiteke, hala nola: Mycena cyanorhiza, Mycena pachyderma eta Mycena subcaerulea.

Sasoi eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan hazten da, sarri ale askoko taldeetan, deskonposatzen ari diren azikulen, pinaburuen eta bestelako hondakinetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Kuba, Puerto Rico, Guadalupe, Dominika, Birjina britainiar uharteak, Txile, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Bangladesh, Txina, Taiwan, Kanbodia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Txantiloi:Esw Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Mycena amicta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu