Mycena adonis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1] Ez da jatekoa.

Mycena adonis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena adonis
Gray, 1821
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus adonis, Hemimycena adonis, Marasmiellus adonis, Atyheniella adonis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, bukaeran gutxi-asko lautu egiten da, askotan titiarekin. Azal leuna, kolore gorri eder batekoa edo arrosa-koral kolorekoa, ertza gardentasunez ildaskatua, ale zaharretan izurtua izan daiteke eta koloregabetu egiten da.

Orriak: Zabal samar adnatuak eta koska batez dekurrenteak, zurixkatik zertxobait arrosa kolorerakoak, ertz zuriarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 1,4 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa, hauskorra, zilindrikoa, leuna, ez du sustrai antzekorik, kolore zurixkako hialiano, esfumatura arrosekin.

Haragia: Oso urria, arrosa edo laranja kolorekoa, usain berezirik gabea eta zapore meleka.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Mycena acicula delakoarekin nahas daiteke baina hau txikiagoa da eta izokin-laranja kolorekoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Leku ireki, heze eta belartsuetan hazten da, batez ere mendiko basoetan, pinudietan eta izeidietan, ale askoko taldeetan. Ez da arrunta.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Mycena adonis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu