My Name Is Joe (euskaraz Nire izena Joe da) 1998ko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Peter Mullan, Louise Goodall, David McKay, Anne-Marie Kennedy, David Hayman, Gary Lewis eta Lorraine McIntosh aktoreek antzeztu zuten.

My Name Is Joe
Jatorria
Argitaratze-data1998
IzenburuaMy Name Is Joe
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua, Italia, Espainia, Frantzia eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, film komikoa eta film erromantikoa
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ken Loach
Gidoigilea(k)Paul Laverty
Antzezlea(k)
Peter Mullan
Gary Lewis
David Hayman
Louise Goodall (en) Itzuli
Lorraine McIntosh (en) Itzuli
David McKay (en) Itzuli
Anne-Marie Kennedy (en) Itzuli
Stephen McCole (en) Itzuli



[[Kategoria:Louise Goodall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lorraine McIntosh (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David McKay (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Anne-Marie Kennedy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Stephen McCole (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRebecca O'Brien
Konpainia ekoizleaParallax Pictures (en) Itzuli
Road Movies Filmproduktion (en) Itzuli
[[Kategoria:Parallax Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Road Movies Filmproduktion (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJonathan Morris
Ekoizpen-diseinatzaileaMartin Johnson (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGeorge Fenton
Argazki-zuzendariaBarry Ackroyd
Jantzi-diseinatzaileaRhona Russell (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGlasgow
Argumentu nagusiaalkoholismoa, harreman estua, gizarte-langilea eta Gizarte-gaia
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0151691 Filmaffinity: 913464 Allocine: 17952 Rottentomatoes: m/my_name_is_joe Mojo: mynameisjoe Allmovie: v162496 TCM: 443626 TV.com: movies/my-name-is-joe Netlix: 70007502Edit the value on Wikidata

Filmak inongo apaindurarik gabe alkoholismoaren arazoa modu zuzen, errealista eta latzean ukitzen du. Eskoziako Glasgow hirian girotua dago, aktoreek hiri hartako behe edo langile mailako auzoetako ahoskera eta doinuaz mintzatzen direlarik, ondorioz AEBetan estreinatzean estatubatuar ikusleei euren solasa ulertzea zail egiten zitzaienez azpitituluak jarri zituzten.

Izenburuak Alkoholiko Anonimoen elkartean partaide berriek norberak bere buruaren aurkezpena egiten dueneko esaldiari aipamen egiten dio. 1998ko Canneseko Zinemaldian filma honetan burutako antzezpenarengatik Peter Mullan aktoreak Gizonezko aktore onenare Saria irabazi zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eskozia, Glasgow. Joe (Peter Mullan) langabezian dago. Urte dezentez alkoholikoa izan ondoren, zurrutari laga eta bere denboraren zati handi bat hiriko futbol talde txarrena entrenatzen igaro ohi du. Haur bat duen guraso drogazale batzuei ere laguntzen die (David McKay eta Anne-Marie Kennedy), haien etxean Sarah (Louise Goodall) ezagutzen duelarik, haien ardura duen laguntzaile soziala. Joe eta Sarah elkarren artean zeharo maitemintzen dira, baina euren harremana eguneroko bizitza arras gogorra den mundu batean ez da batere erraza izango.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu