Mr. Link: jatorri galdua
Mr. Link: jatorri galdua (ingelesez: Missing Link) 2019ko Chris Butler ingeles zinema zuzendariaren abenturazko filma da.
Mr. Link: jatorri galdua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Missing Link |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta abenturazko filma |
Iraupena | 95 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Chris Butler (en) |
Gidoigilea(k) | Chris Butler (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Travis Knight (en) Arianne Sutner (en) |
Konpainia ekoizlea | Laika Estudioa |
Edizioa | Stephen Perkins (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erresuma Batua |
missinglink.movie | |
|
Argumentua aldatu
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai. Izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako Yeti lehengusua aurkitzeko asmoz.
Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dute helmugara iristeko.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ EiTB. (2019/05/28). Mr. Link: jatorri galdua', zinema aretoetan. .
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |