Montenegroko Erresumako gobernua erbestean

Montenegroko Erresumako aldia erbestean

Montenegroko Erresumako gobernua erbestean (serbiera zirilikoz: Влада Краљевине Црне Горе у егзилу; Vlada Kraljevine Crne Gore u egzilu) edo Montenegroko Erresuma erbestean (serbiera zirilikoz: Краљевина Црна Гора у изгнанству; Kraljevina Crna Gora u izgnanstvu), Montenegroko erresumaren garaia izan zen bere lurraldean okupazio militar austrohungariarra izan zuen bitartean, Frantzian erbesteko gobernu bat sortuz, hiriburua Bordele (1916) eta Neuilly-sur-Seine (1916-1922) zituela, eta Montenegroko orduko erregea, Nikolas I.a, Petrović-Njegoš dinastiakoa, Montenegroko gobernua eta batzarra han zeuden. Cetinjeren aliatuen askapenaz geroztik, gobernua Frantzian mantendu zen eta Montenegron Podgoricako Batzarra sortu zen 1918ko azaroaren 28an, non hiru egun geroago, 1918ko abenduaren 1ean, Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma sortu zen, Montenegroko Erresuma probintzia jugoslaviarra bezala jardunez 1922ra arte Zetako Banovina sortuz.

Montenegroko Erresuma erbestean
Montenegroko Erresumako gobernua erbestean

Краљевина Црна Гора у изгнанству (serbiera)
Kraljevina Crna Gora u izgnanstvu (montenegroera)
Влада у егзилу Краљевине Црне Горе (serbiera)
Vlada u egzilu Kraljevine Crne Gore (montenegroera)
1916 – 1922
Monarkia konstituzionala gobernu erbeste batean
bandera

armarria


Ereserkia
Ubavoj nam Crnoj Gori

Goiburua
Чојство и јунаштво
Cpjstvo y junaštvo
(serbieraz/montenegroeraz: Zaldunkeria eta heroismoa)
Montenegroko Erresumako "de iure" lurraldea, okupazio militar austrohungariarra baino lehen
Geografia
HiriburuCetinje (de iure; 1910-1916)
Bordele (1916)
Neuilly-sur-Seine (1916-1922)
Ekonomia
DiruaPerper montenegroarra
Kultura
Hizkuntza(k)Serbiera eta montenegroera
ErlijioaKristautasun ortodoxoa
Historia
Garai historikoaAro Garaikidea
Lehen Mundu Gerra
XX. mendea
Montenegroren gerra-deklarazio Austria-Hungariari1914ko abuztuaren 6
Inbasio austrohungariar-bulgariarra Serbiara1915eko azaroaren 24
Nikolas, Gobernua eta Batzarra erbestera joaten dira1916ko urtarrilaren 3
Montenegroko kanpaina1916ko urtarrilaren 5
Armada montenegroarra kapitulatu egiten du eta Austria-Hungaria militarki okupatzen du1916ko urtarrilaren 15
Cetinjeren eta Montenegroko gainerakoren aliatu-askapena1918ko azaroaren 4
Podgoricako Batzarra1918ko azaroaren 28
Montenegroko Erresumaren disoluzioa Zetako Banovinoaren alde1922ko uztailaren 13
Aurrekoa
Montenegroko Erresuma
Ondorengoa
Neuilly-sur-Seine
Montenegroko Erresumaren aldarrikapena Cetinjen 1910eko abuztuaren 28an

Lehen Mundu Gerra aurretik aldatu

Montenegroko Erresuma 1910eko abuztuaren 28an fundatu zen, Nikolas I.a Printzearen erregealdiaren 50. urteurrenean, historia eta herrialde balkaniar guztietako lider monarkikorik luzeena izanik, bere burua Montenegroko errege izendatuz 1905eko konstituziotik monarkia konstituzional baten pean, non Montenegro Europa osoko azken monarkia konstituzionalean bildu zuen. Nikolas I.ak harreman txarrak zituen Frantzisko Josefen Austria-Hungariako Inperioarekin, Kotorreko[1] Austria-Hungariako itsas basearen bidez, bere eskuetan eduki nahi baitzituen. 1911n, Balkanetako Lehen Gerra hasi zen, Montenegro Balkanetako Ligakoa zela, Serbia, Grezia eta Bulgariarekin batera, Otomandar Inperio "dekadente"-aren aurka. Montenegro izan zen Otomandar Inperioari gerra deklartu zion lehen herrialde balkaniarra. Montenegro, Balkanetako Penintsularen herrialde txikiena, botere militar izugarri bat zeukan otomandarren aurka: 35 mila soldadu eta dozenaka kanoi. Montenegro izan zen Otomandar Inperioako Novi Pazar hiriari eraso zion lehen herrialde balkaniarra, otomandarren menpean zeuden kristauak askatzeko. Montenegrok Scutari edo Shkodër[2] harrapatu zuen. Lehen Balkanetako Gerra amaitu ondoren, Montenegrok Metohia osoa lortu zuen, Serbiak lortu zuen Prizren eremutik izan ezik. Bulgariako Serbiaren akusazioaren ondoren, konkistatu gabeko lurraldeak konkistatzeagatik, Bulgariak gerra deklaratu zion Serbiari, Balkanetako Bigarren Gerrari hasiera emanez. Serbia eta Greziaren arteko itun sekretu baten ondoren, biek gerra deklaratu zioten Bulgariari, Montenegro Serbiari laguntzen Errumaniarekin batera, Dobrujako lurraldetik, eta Otomandar Inperioa Edirne eta ekialdeko Trazia lortzeagatik. Montenegro 12.000 soldadu zuen serbiarrekin batera, non 241 hil eta 961 zauritu zeuden. Bulgaria denbora gutxian garaitua izango zen Dobruja Errumaniari emanez, Mazedoniatik Serbiara, hegoaldeko lurralde batzuk Greziara eta Edirnera eta ekialdeko Traziak Otomandar Inperioari. 1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako tronurako oinordekoa zen Frantzisko Fernando artxidukea eta haren emazte Sofia Chotek Sarajevon asasinatu zituen Gavrilo Princip, serbo-bosniar nazionalista gazteak. Austria-Hungariak ultimatum bat agindu zion Serbiari, baina ez zuen onatzen, orduan Austria-Hungariak Serbiari gerra deklaratu zion, Errusiak eslaviar guztien babesean, bereziki Serbia eta Montenegrori, eta Austria-Hungariari gerra deklaratu zion. Alemaniak, Austria-Hungariaren aliatua, Errusiak gerra deklaratu zion, eta Frantziak, Errusiaren aliatua, gerra deklaratu zion Alemaniari, Lehen Mundu Gerra hasten.

Montenegro Lehen Mundu Gerran aldatu

Montenegrok gerra deklaratuko zion Austria-Hungariari 1914ko abuztuaren 6ean, Kotorreko gune eztabaidatuaren alde, nahiz eta austrohungariar itsas basea izan. Montenegrok 45-50.000[3] gizon (biztanle guztien ia 1/10) mobilizatzen ditu Serbiako buruzagitzan edo Janko Vukotić jeneralean. Montenegrok Serbiari lagundu zion 1914ko Serbiako kanpainan, garaituak izan ziren austrohungariarren aurka. 1915aren amaieran, Bulgaria Erdialdeko Potentzietan atxiki ondoren, bere tropak mobilizatu zituen 1915eko azaroaren 5ean, Serbia hilabete baino gutxiagoan garaituz. Montenegro izango zen austohungariar-bulgariar inbasioari aurre egingo zion herrialde balkaniar aliatu bakarra, baina ez zen oso efimeroa izan. Nikolas erregea bere familiarekin, gobernuarekin eta batzarrarekin erbesteratu zen Bordelen, garai hartan Frantziako Hirugarren Errepublikako hiriburua zen eta Paris hartuko zuten alemaniarren beldur mugitu zen, non azkenki Neuilly-sur-Seinera mugitu zuen erbesteko hiriburua. Erregeak agindu guztiak eman zizkion Vukotić-i, Montenegroko Aginte Goreneko Kabineteburu zela.

Montenegroko kanpaina aldatu

Austria-Hungaria 1916ko urtarrilaren 5ean hasi zuen Montenegroko inbasioa, Montenegroko kanpaina hasita, Austrohungariar Armadak 100 mila soldadu zituelarik Montenegroko 50 mila soldaduren aurka (Montenegroko armadan, gehienekoa), hau da, austrohungariarrek montenegroarrak bikoizten zituzten. Inbasioa hasi zenetik, austrohungariarrak ezkerreko oinarekin hasi ziren, 1916ko urtarrilaren 6an Mojkovac herria hartu nahian 20 mila gizonekin, baina 6.500 montenegroar soldaduk garaitu zituzten 1916ko urtarrilaren 7an eta, gainera, austrohungariarrek montenegroarrak laukoiztu egiten zituzten ia. Lehen Mundu Gerrako Montenegroko lehen garaipena izan zelarik. Austrohungariar gudarosteak zailtasun handirik gabe egin zuen aurrera Montenegroko gudaroste txikiagatik, eta Cetinje hartu zuten 1916ko urtarrilaren 18an, Montenegroko armada kapitulatzera behartuz, eta Vukotić Montenegroren behin betiko errendizioa sinatzera.

Gobernua erbestean aldatu

Montenegroko Erresumaren austrohungariar inbasioaren ondoren, herrialdea militarki okupatuta geratu zen Montenegroko kanpaina amaitu zenetik, 1916ko urtarrilaren 18an, Cetinje eta gainerako Montenegroko aliatuen askapeneraino 1918ko azaroaren 4an. Montenegroko gobernu bat erbestean sortu zuen Frantzian bitartean, Nikolas I.a erregea zela, Montenegroko Erresumaren erbesteko Lehen Ministro eta Montenegroko Erresumaren erbesteko Defentsa Ministro karguekin. Gobernua 2 urtez egon zen erbestean 1918an Cetinje Austria-Hungariako aliatuen eskutik askatu zen arte. Austria-Hungaria, bere etnia aniztasunagatik, kultura aniztasunagatik eta borrokan zeuden eskualdeengatik jada gainbeheran zegoena, desegin egin zen Saint-Germain-en-Laye eta Trianongo Itunaren ondoren.

Montenegroko Erresumaren batasuna Serbiako Erresumarekin aldatu

Artikulu nagusia: «Podgoricako Batzarra»

1918ko azaroaren 4an, 24 egun geroago, Cetinjeren aliatuen askapenaren ondoren, azaroaren 28an, Montenegroko Serbiar Herriaren Batzar Nazional Handia egin zen, komunki Podgoricako Batzarra bezala ezagunagoa zena, non montenegroar eta serbiar etnikoek Serbiako Erresumarekin batu egin nahi zuten ala Serbiako estatu independente bezala egon nahi zuten bozkatu zuten. Jende gehienak Serbiako Erresumarekin bat egiteko botoa ematen du, Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma osatzeko. Montenegroko erbesteko gobernuak ezin izan zuen itzuli, herrialdea ez zelako independentea eta garai hartan Serbiako Erresumaren dinastia zen Karađorđević dinastiaren[4] agindupean zegoelako.

Montenegroko Erresumaren probintzia jugoslaviarratik Zetako Banovinara aldatu

Montenegroko erbesteko gobernuak erbestean jarraitu zuen 4 urtez, harik eta Montenegroko Erresumako probintzia jugoslaviarra Zetako Banovina bihurtu zen arte, gobernua, Montenegroko Erresumaren erbesteko Lehen Ministro eta Montenegroko Erresumaren erbesteko Defentsa Ministro karguak deseginaraziz. Dinastia oraindik indarrean zegoen, baina baita Neuilly-sur-Seinen ere, Frantzian.

Montenegroko Erresuma erbestean-en buruzagiak aldatu

Erregeak aldatu

Lehen ministroak aldatu

Defentsa ministroak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Cattaro (italieraz) edo Kotor garrantzitsua zen Montenegroko Erresumarentzat, Adriatiko itsasoko kostaldean zuen kokapen estrategikoagatik. Portu-hiri hori gune komertzial eta militar erabakigarria zen, itsasorako sarbidea ahalbidetuz eta itsas merkataritza erraztuz. Gainera, bere kokapen geografikoak defentsarako abantailak ematen zituen, mendiz inguratuta baitzegoen eta gotorleku ondo gotortua baitzuen. Beraz, Cattaro funtsezko puntua zen Montenegroko Erresumak eskualdean zuen botere proiekziorako eta hedapen ekonomikorako.
  2. Montenegrorentzat garrantzitsua zen Balkanetako Lehen Gerran, kokapen estrategikoa eta gune ekonomiko eta kultural gisa zuen balioa zirela eta. Hiria, Montenegro eta Otomandar Inperioaren arteko mugatik gertu zegoen, eskualdea kontrolatzeko eta merkataritza ibilbide garrantzitsuetarako sarbidea bermatzeko funtsezko puntu bihurtzen zuena. Gainera, Skhodërrek esanahi kultural eta sinbolikoa zuen Montenegrorentzat, bere historiaren eta tradizioen zati bat baitzen. Skhodër gerra garaian harrapatu zuen Montenegrok, eta, horri esker, bere lurraldea hedatu eta eskualdean zuen eragina areagotu zuen.
  3. Montenegroko Erresuma izan zen Lehen Mundu Gerran militar gisa biztanleriaren ehuneko handiena izan zuen 10. herrialdea, biztanleriaren %10arekin, hau da, 500.000 biztanletik 50.000
  4. Serbiak eta Montenegrok hainbat alderdi komun zituzten (hizkuntza serbiera, kristautaxun ortodoxoa erlijio ofizial gisa eta Errusiaren eslaviar-ortodoxo babesa). Gainera, Serbiako Karađorđević dinastia Montenegroko Petrović dinastiarekin nahastuta zegoen. Horrek agerian uzten du Alexandro I.a, Jugoslaviako bigarren erregea, Nikolas I.a Montenegrokoaren biloba zela.

Kanpo estekak aldatu