Gudari

gerra bizimodutzat duena

Gudaria, gerraria edo gerlaria gerra egitea bizimodutzat duen pertsona da. Badira gizarte gerrariak ere, gerra egitean oinarrituak; horren adibide ditugu, Europan, espartarrak, germaniar herriak, bikingoak.

Marrazkiaren ezkerraldean, Samurai bat, Japoniako gudari kastako kidea.
Ngoni etniako gudari bat, nguni ezkutuarekin, 1895. urtearen inguruan.

Tribu erara antolatutako gizarte askotan, gerrariek klan edo gizarte klase berezi bat osatzen dute.

Goi Erdi Aroan, feudalismoa garatzen hasi zenean, gerrarako gaitasun handiena zutenek gizartean nabarmentzea lortzen zuten, eta gizarte maila gorenetara igotzeko aukera zuten. Horrela, prebendak eta pribilegioak lortzen zituzten gizarteko gainerako kideen gainetik, gizarte hori etsaiengandik babestearen truke, basailutza kontratuaren bidez. Dirudunek soilik zituzten gerrari profesionalak izateko beharrezko baliabideak. Funtsean, nobleak eta zaldunak ziren gerrariak, eta euren basailuen laguntza zuten, gerrarako.

Europan, behin Erdi Aroa amaituta, gerrariak profesionalizatu egin ziren. Geroztik, hiru motatako gerrariak bereizten dira: soldaduak, Estatu baten alde borrokatzeko eginkizuna dutenak; mertzenarioak, beren onura pertsonalaren truke borrokatzen direnak; eta gerrillariak, erresistentzia taldeak eta talde iraultzaileak osatuz borrokatzen direnak.

Eusko gudariak aldatu

 
Eusko Gudarosteko gudariei monumentua, 2018an inauguratua Gernikan.

Eusko Gudarostea osatzen zuten gizon-emakumeak izendatzeko, eusko gudari izena erabiltzen da edo, besterik gabe, gudari.

ETAk bere kideak izendatzeko (eusko) gudari terminoa erabiltzen zuen, Eusko Gudarosteko gudari haien jarraipen historikotzat hartuta.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu