Mona Lisa Smile
Mona Lisa Smile (Mona Lisaren irria euskaraz) Mike Newell zuzendutako Amerikako Estatu Batuetako pelikula bat da. 2003. urtean estreinatutako filma da; emakumearen emantzipazioaren inguruan sortutako zenbait gatazkari buruzkoa a. Gertaera horiek 1953an kokatzen dira, Amerikako Estatu Batuetako Wellesley emakumezkoentzako unibertsitatean. Erakunde hori oso ospetsua da, baina ideia tradizionalak ditu; garai hartan, oraindik ere, emakumeen zeregina ezkontzea eta etxeko lanak egitea zela uste zuten.
Argumentua aldatu
Katherine Watson (Julia Roberts), arte-irakasle gaztea da, ideia aurrerakoiak ditu eta bere ikasleei ideia horiek igorri nahi dizkie. Wellesleyn hasiko da lanean, eta gizartearen kritikak jasoko ditu; zuzendaritzak eta ikasleek hain barneratuta dituzten aurreritzien aurka borrokatu beharko da.
Katherinen ikasleen helburuak, garai hartako balio tradizionalak zituzten. Kontzeptu hori ideologia jakin batean oinarritzen zen; hain zuzen, emakumearen zeregina etxeko munduarekin lotzen zuen ideologian.
Pertsonaiak aldatu
- Julia Roberts: Katherine Ann Watson
- Kirsten Dunst: Elizabeth "Betty" Warren (Jones)
- Julia Stiles: Joan Brandwyn (Donegal)
- Maggie Gyllenhaal: Giselle Levy
- Laura Allen: Susan Delacorte
- Tori Amos: Ezkontzako abeslaria
- Emily Bauer: Historia ikaslea
- Jordan Bridges: Spencer Jones
- Marcia Gay Harden: Nancy Abbey
- Lisa Roberts Gillan: Albini andereinoa
- Ginnifer Goodwin: Constance "Connie" Baker
- Topher Grace: Tommy Donegal
- Annika Marks: Artearen historiaren ikaslea
- Ebon Moss-Bachrach:Charlie Stewart
- Lily Rabe: Artearen historiaren ikaslea
- Terence Rigby: Edward Staunton doktorea
- Krysten Ritter: Ikaslea
- Marian Seldes: Jocelyn Carr presidentea
- John Slattery: Paul Moore
- Juliet Stevenson: Amanda Armstrong
- Dominic West: Bill Dunbar
- Donna Mitchell: Warren andrea