Mitropa Kopa
Antolatzailea Austria, Hungaria
Txekoslovakia, Italia eta
Jugoslaviako federazioak.
Garaia 1927-1992
Eremua Erdialdeko Europa
Garaipen gehien Hungaria Vasas Budapest (6)

Mitropa Kopa Erdialdeko Europa jokatu zen futbol txapelketa izan zen, 1927an hasi eta 1992 arte iraun zuena. Europako Koparen aurrekaria kontsideratu izan da sarritan.

Podiuma aldatu

     
 
 
 
Vasas Budapest
6 Kopa
     
 
 
 
Bologna
3 Kopa
     
 
 
 
Sparta Praga
3 Kopa

Historia aldatu

Challenge Cup (1897-1911) aldatu

1897an Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa sortu zen. Talderik gehienak Viena, Budapest eta Pragakoak ziren eta Challenge Cup izenarekin 1911 arte jokatu zen. Vienako taldeak izan ziren arrakastatsuenak, 9 garaipen lortu zituzten. Ferencvárosi TC hungariarra izan zen vienarra ez zen talde garaile bakarra.

  • Garaipenak:
Taldea Garaipenak Urteak
  Wiener AC 3 1901, 1903, 1904
  First Vienna FC 2 1899, 1900
  Vienna Cricket FC 2 1898, 1902
  Wiener Sportclub 2 1905, 1911
  Ferencvárosi TC 1 1909

Lehenengo garaia: 1927-1939 aldatu

Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungariako Inperioa desegin eta hainbat herrialde berri sortu ziren. 1920. hamarkadan herrialde bakoitzak bere liga profesionala eratu zuen eta aintzinako inperioko herrialdeen arteko txapelketa antolatzea erabaki zen. Hasiera batean Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslaviako taldeek hartu zuten parte, baina 1929an Italiako taldeek jugoslaviarren tokia hartu zuten.

Txapelketa horretan trebatu ondoren, herrialde bakoitzeko selekzioen mailak gora egin zuen eta horrek txapelketa bera nabarmen indartu zuen. Italiak bi Munduko Futbol Txapelketa irabazi zituen (1934 eta 1938), Lehenengo finalean Txekoslovakia aritu zen eta bigarrenean, Hungaria.

Bigarren garaia: 1950-1982 aldatu

Bigarren Mundu Gerrak 11 urteko etena eragin zuen. 1951n Zentropa Cup izenarekin hasi zen berriz. 1958an Donaupokal izena hartu zuen ("Danubioko Kopa") eta Jugoslaviako taldeak berriz sartu ziren txapelketan. Ordurako Europa osoko txapelketa bat antolatzeko asmoa agertu zen eta horrela sortu zen Europako Kopa. 1960an 6 herrialdetako futbol selekzioen arteko txapelketa jokatu zen eta Hungariak irabazi zuen. Hurrengo urtean berriz ere kluben arteko txapelketa izatera itzuli zen baina ordutik aurrera Mitropa Koparen garrantzia nabarmen jaitsi zen, Europako Koparen mesedetan.

Azken garaia: 1983-1992 aldatu

1980. hamarkadaren hasieran txapelketa anekdotiko bihurtu zen eta 1983tik aurrera herrialdeko bakoitzeko bigarren mailetako txapeldunen artean jokatu zen. 1992an azken ekitaldia izan zen eta FK Borac Banja Lukak irabazi zuen: finalean mila ikusle ere ez zeuden.

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea
1927   AC Sparta Praga
1928   Ferencvárosi TC
1929   Újpest FC
1930   SK Rapid Wien
1931   First Vienna FC
1932   Bologna FC
1933   FK Austria Wien
1934   Bologna FC
1935   AC Sparta Praga
1936   FK Austria Wien
1937   Ferencvárosi TC
1938   SK Slavia Praga
1939   Újpest FC
1940-
1950
ez zen jokatu
1951   SK Rapid Wien
1952-
1954
ez zen jokatu
1955   Vörös Lobogó (MTK)
1956   Vasas Budapest
1957   Vasas Budapest
1958   Belgradeko Izar Gorria
1959   Budapest Honvéd FC
1960   Hungariako selekzioa*
1961   Bologna FC
1962   Vasas Budapest
1963   MTK Budapest
1964   AC Sparta Praga
1965   Vasas Budapest
1966   ACF Fiorentina
1967   FC Spartak Trnava
1968   Belgradeko Izar Gorria
1969   FK Inter Bratislava
1970   Vasas Budapest
1971   NK Čelik Zenica
1972   NK Čelik Zenica
1973   FC Tatabánya
1974   FC Tatabánya
1975   FC Wacker Innsbruck
1976   FC Wacker Innsbruck
1977   FK Vojvodina
1978   FK Partizan
1979 ez zen jokatu
1980   Udinese Calcio
1981   Tatran Prešov
1982   AC Milan
1983   Vasas Budapest
1984   SC Eisenstadt
1985   NK Iskra Bugojno
1986   SC Pisa
1987   Ascoli Calcio
1988   SC Pisa
1989   FC Baník Ostrava
1990   AS Bari
1991   FC Torino
1992   FK Borac Banja Luka

Garaipenak aldatu

Taldeka aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Vasas Budapest 6 1956, 1957, 1962, 1965, 1970, 1983
  Bologna FC 3 1932, 1934, 1961
  AC Sparta Praga 3 1927, 1935, 1964
  FK Austria Wien 2 1933, 1936
  Ferencvárosi TC 2 1928, 1937
  Újpest FC 2 1929, 1939
  SK Rapid Wien 2 1930, 1951
  MTK Budapest 2 1955, 1963
  Belgradeko Izar Gorria 2 1958, 1968
  NK Čelik Zenica 2 1971, 1972
  FC Tatabánya 2 1973, 1974
  FC Wacker Innsbruck 2 1975, 1976
  SC Pisa 2 1986, 1988
  SK Slavia Praga 1 1938
  Budapest Honvéd FC 1 1959
  Hungariako selekzioa 1 1960
  ACF Fiorentina 1 1966
  FC Spartak Trnava 1 1967
  FK Inter Bratislava 1 1969
  FK Vojvodina 1 1977
  FK Partizan 1 1978
  Udinese Calcio 1 1980
  AC Milan 1 1982
  SC Eisenstadt 1 1984
  NK Iskra Bugojno 1 1985
  Ascoli Calcio 1 1987
  FC Baník Ostrava 1 1989
  AS Bari 1 1990
  FC Torino 1 1991
  FK Borac Banja Luka 1 1992

Herrialdeka aldatu

  • Garai hartako herrialdeak:
Herrialdea Garaipenak Taldeak
  Hungaria 15 Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
  Italia 11 Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
  Jugoslavia 8 Izar Gorria (2), Čelik (2), Vojvodina (1), Partizan (1), Iskra (1), Borac (1)
  Austria 7 Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
  Txekoslovakia 7 Sparta Praga (3), Slavia (1), Spartak Trnava (1), Inter (1), Baník (1)
  • Gaur egungo herrialdeak:
Herrialdea Garaipenak Taldeak
  Hungaria 15 Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
  Italia 11 Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
  Austria 7 Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
  Txekia 5 Sparta (3), Slavia (1), Baník (1)
  Serbia 4 Izar Gorria (2), Vojvodina (1), Partizan (1)
  Bosnia-Herzegovina 4 Čelik (2), Iskra (1), Borac (1)
  Eslovakia 2 Spartak (1), Inter (1)

Kanpo estekak aldatu