Ferencvárosi TC edo Fradi (izen osoa Ferencvárosi Torna Club) Budapest hiriburuko futbol talde bat da, Hungariako onena, palmaresari dagokionez,Hungariako futbol liga 28 aldiz irabazi baitu eta beste 20 aldiz Kopa. Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen eta Europako Errekopako finalista ere izan zen 1975ean.

Ferencvárosi Torna Club
Ezizena(k)Zöld Sasok
(arrano berdeak)
Sorrera1899
Futbol zelaiaGroupama Arena
edukiera: 23.700 lagun
inaugurazioa: 2014
PresidenteaHungaria Gábor Kubatov
EntrenatzaileaErrusia Stanislav Cherchesov
LigaHungariako Liga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Groupama Arena.

Historia aldatu

Budapesteko Ferenc Springer auzoko biztanleek eratu zuten Ferencvárosi TC 1899an. Berehala bihurtu zen herrialdeko talderik indartsuena. 1909an Challenge Cup (Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa) irabazi zuen, garaipena lortzen austriarra ez zen talde bakarra izan zen. Txapelketaren azken edizioan, 1911n ere finalera iritsi zen baina Wiener Sportclubek 3-0 irabazi zion. Lehen Mundu Gerraren aurreko talde hungariarrik indartsuena izan zen eta ondorengo urteetan MTK Budapest FC nagusi izan bazen ere, Ferencvárosek txapelketa ugari irabazi zituen. 1949 arte, 17 Liga eta 9 Kopa irabazteaz gain, bi Mitropa Kopa ere lortu zituen, garai hartako nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena zena.

Hamalau urtean ligarik eskuratu gabe ibili ondoren, 1963an irabazitakoak berriz ere Europan jokatzeko aukera eman zion. 1965ean Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean, Juventus FC 1-0ko emaitzaz gaindituz. 1968an berriz ere finalera iritsi zen, baina Leeds United FC-k irabazi zuen, Ingalaterran 1-0 eginez eta itzulerakoan 0-0 berdinduz. Emaitza horiek Europan ospea eman zioten. 1975ean Europako Errekopako finalera iritsi zen eta Dinamo Kievek irabazi zuen 3-0.

XXI. mendean gorabehera handiak izan ditu. Urte bikaina izan zuen 2004ean, Hungariako txapelketa guztiak irabazirik, baina 2006an maila galdu zuen eta hiru urte egin zituen bigarren mailan. Hainbat urtetan maila apalagoan ibili ondoren, 2014tik aurrera talde indartsua osatu du eta bi Liga eta hiru Kopa irabazi.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2019
     
 
 
 
2019-2021
     
 
 
 
2021-2023

Palmaresa aldatu

Hungarian: 66 aldatu

  • Liga (34): 1903, 1905, 1907, 1909, 1910, 1911, 1912, 1913, 1926, 1927, 1928, 1932, 1934, 1938, 1940, 1941, 1949, 1963, 1964, 1967, 1968, 1976, 1981, 1992, 1995, 1996, 2001, 2004, 2016, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Kopa (24): 1913, 1922, 1927, 1928, 1933, 1935, 1942, 1943, 1944, 1958, 1972, 1974, 1976, 1978, 1991, 1993, 1994, 1995, 2003, 2004, 2015, 2016, 2017, 2022.
  • Hungariako Superkopa (6): 1993, 1994, 1995, 2004, 2015, 2016.
  • Hungariako Ligako Kopa (2): 2013, 2015.

Nazioartean: 4 aldatu

Europako Errekopa aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1975.

Hirietako Ferien Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1965.
  • Finalista (1): 1968.

Mitropa Kopa aldatu

  • Txapelduna (2): 1928, 1937.

Challenge Cup aldatu

  • Txapelduna (1): 1909.
  • Finalista (1): 1911.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ferencvárosik euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1964-65 Ferien Kopa Final laurdenak Ferencvárosi
Athletic
Ferencvárosi
1-0
2-1
3-0
Athletic
Ferencvárosi
Athletic
1967-68 Ferien Kopa Final laurdenak Ferencvárosi
Athletic
2-1
1-2
Athletic
Ferencvárosi
2006-07 UEFA Kopa Lehen itzuliaFinal hamaseirenak Ferencvárosi
Athletic
2-1
1-1
Athletic
Ferencvárosi

Kanpo estekak aldatu