Mistérios de Lisboa
Mistérios de Lisboa (Lisboako misterioak) 2010ko film portugaldarra, Raúl Ruiz zinemagile txiletarrak zuzendua, Camilo Castelo Brancok 1854an idatzitako eleberri batean oinarritua. Filmak lau ordu pasa irauten ditu, 272 minutu zehazki, eta hori dela-eta herrialde batzuetan lau ataleko telebistako telesail gisa banatu zen.[1]
Argumentua aldatu
Lisboa eta inguruetan, 18. mendearen amaieran eta 19. mendearen hasieretan, pertsonaia batzuen bizitza elkarlotuak ageri zaizkigu, inguru aristokratiko batean gehienbat, baina Europan garai hartan gertatzen ari ziren eraldaketa sakonen kontestuan.
Pertsonaia horien amodio ezinezkoak, ume sasikoak, hilketak, ezinikusiak... pertsonaia bakoitza sekretuz beteriko mundua da, haien iraganean murgil egingo dugu eta elkarrekin gurutzatzen diren lerro franko aurkituko, filmaren ardatza delarik inbestigatzaile lanetan eta intrigetan ibiltzen den Aita Dinis apaiza[2][3].
Erreferentziak aldatu
- ↑ Ebert, Roger. «Mysteries of Lisbon Movie Review» RogerEbert.com.
- ↑ Azpitit. «Misterios de Lisboa» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
- ↑ Bereziartua, Gorka. (2010-09-20). «Donostiako Zinemaldia 2010: XIX. mendeko telenobela nekagarria» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).