Miren Alazne Iruretagoiena

Miren Alazne Iruretagoiena Peñagarikano (Zarautz, Gipuzkoa, 1935eko azaroaren 23a - Macachin, Panpa, Argentina, 2018ko abenduaren 26a) euskaltzalea eta abertzalea izan zen.

Miren Alazne Iruretagoiena
Bizitza
JaiotzaZarautz1935eko azaroaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPanpa2018ko abenduaren 26a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Gure Ametza euskal dantza taldeko sortzailea eta gidaria urte luzez. Euskal erreferentea Pampan.[1]

Biografia aldatu

Zarautzen jaio zen Miren Alazne. 1951ean Euskal Herria beste baldintza batzuetan zegoenean guraso eta nebarekin Argentinara emigratu zuen eta Macachinen ezarri zen. Han ezkondu eta sortu zuen familia.

Amagoia Gurrutxagak Zarauzko gutunak, 36ko gerra liburuan[2] Alazneren testigantza jaso zuen.[3][4][5][6][7]

Ondarretako kartzelan ezagutu nuen aita, hiru bat urte izango nituen; urrutitik ikusi nuen, eskuarekin krikitin jotzen niri.

Euskaltzale aldatu

Bere bizitza osoan euskara eta euskal kultura lagun, euskalduntasunaren eta bere erroekiko atxikimenduz sustatzaile eta ekintzaile izan zen.[8] Argentinan bizi izan zen urte luzeetan ez zuen euskara galdu, are gehiago, landu eta euskaraz idatzi eta irakurtzeko ohitura hartu zuen: han zein hemen, euskaldunei euskaraz egiten zien, aurrez aurre edo idatziz.Internet aroa sartu zenean, lagun izan zuen horretan internet.[9] Euskal Kultura.com-en eguneroko irakurlea eta sustatzailea ere izan zen, eta maiz idazten eta deitzen zuen Argentinatik Donostiara.[10]

Ekintzaile aldatu

Euskara eta euskal kultura beti lagun, Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kide eta buruzagia ere izan zen, eta bertako Gure Ametza euskal dantza taldeko sortzailea eta gidaria urte luzez. Ideiak argi zeuzkan emakumea zen, langilea, ingurukoak dantzan jartzen zituena. Gogotik euskaltzale eta abertzalea, pare bat aldiz etorri zen Zarautza bertan geratu zitzaion ahizpa Arantxa bisitatzera; zirkulazio arazoak zeuzkan eta zangoek pixkanaka karga handia bilakatu zitzaizkion, eta denborarekin ibili ezinik eta Macachindik eta etxetik atera ezinik geratu zen.[11]

Omenaldiak aldatu

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Dantzari Jai' gogoangarri batez ospatu zuen bere 50. urteurrena. Antolatzaileek bereziki omendu nahi izan zuten 1960ean euskal etxean sortu zen lehenengo dantza taldeko; 'Gure Ametza' Dantza Taldeko sortzailea, zuzendaria eta kolaboratzailea izan zen Miren Alazne Iruretagoyena.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. «Alazne Iruretagoyena» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  2. Gurrutxaga, Amagoia. (2017). Zarautzko Gutunak. 36ko gerra. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  3. Gurrutxaga, Amagoia. (2017.10.19). Euskara: Alazne Iruretagoienaren testigantza 1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  4. Gurrutxaga, Amagoia. (2017.10.19). Euskara: Alazne Iruretagoienaren testigantza.jpg 2. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  5. Gurrutxaga, Amagoia. (2017.10.19). Euskara: Alazne Iruretagoienaren testigantza.jpg 3. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  6. Gurrutxaga, Amagoia. (2017.10.19). Euskara: Alazne Iruretagoienaren testigantza.jpg 4. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. Gurrutxaga, Amagoia. (2017.10.19). Euskara: Alazne Iruretagoienaren testigantza.jpg 5. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  8. ««En Argentina siempre hemos sido tratados estupendamente»» El Diario Vasco 2007-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  9. «Gerra ondorengo urteak gogorrak izan zirela gogoratu du Miren Alaznek» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  10. «Alazne Iruretagoyena euskaltzale eta buruzagi euskal-argentinar historikoa hil da La Pampa-ko Macachinen» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  11. «Macachingo M. Alazne Iruretagoyena, EuskalKultura.com-ekin bildu da Euskal Herrira egin berria duen bidaian» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  12. «Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Dantzari Jai' gogoangarri batez ospatu zuen bere 50. urteurrena» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Kanpo estekak aldatu