Amagoia Gurrutxaga

kazetari eta kulturgile euskalduna

Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxinbenta, 1971), kazetari, idazle, feminista eta kulturgile euskalduna da, Matxinbentan (Azpeitia) jaioa eta Zarautzen kokatua.

Amagoia Gurrutxaga

Bizitza
JaiotzaMatxinbenta, 1971 (52/53 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Euskal prentsan lanean jardun du 1991tik, Argian lehenik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian gero. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzaile lanetan ari da 2021etik.[1]

Lanak aldatu

Hainbat libururen egilea da Amagoia Gurrutxaga:

  • Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013)
  • Zarauzko gutunak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2017).
  • Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017)
  • Enarak (Oñatiko Udala, 2019).

Lokatza podkasta zuzendu zuen 2021ean, Jakin aldizkariaren taldean, Lorea Agirre, Ainara Lasa eta Idurre Eskisabelekin batera.[2] Podkast hau EITBk banatu zuen bere plataforman, eta 2022an Espainiako Estatuko hizkuntza ko-ofizialen saileko podkast onenaren Ondas saria jaso zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Amagoia Gurrutxaga Uranga - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  2. «LOKATZA podcasta» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  3. (Gaztelaniaz) Premios Ondas. (2022-04-11). «Mejor Podcast Lengua Cooficial del Estado 2022» ONDAS DEL PODCAST (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).

Kanpo estekak aldatu