Mintz tektoriala edo Cortiren mintza[1] Cortiren organo kiribila estaltzen duen mintza da, substantzia hialino eta homogeneo batez osatua.[2] Mintz tektorialak, zelula sentsorialekin, euste-zelulekin eta nerbio-zuntzekin batera, Cortiren organoa osatzen du, barne-belarrian entzumen-prozesuaz arduratzen dena.[3]

Mintz tektorial
Xehetasunak
Honen parteCortiren organoa
KokapenaHodi koklearra
Identifikadoreak
Latinezmembrana tectoria
MeSHA09.246.300.246.292.938
TAA15.3.03.108
FMA75805
Terminologia anatomikoa

Egitura aldatu

Mintz tektoriala azelerularra da eta gel baten antzeko egitura du. Osagai nagusia ura da (bere pisuaren %97ari dagokiona); gainerakoa kolagenoz, glikoproteinez eta proteoglikanoz osatuta dago.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]
  2. Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]
  3. Bases anatómicas del oído y el hueso temporal (Gaztelaniaz)
  4. Thalmann, I.; Thallinger, G.; Comegys, T.H.; Thalmann, R.. (1986). «Collagen – The Predominant Protein of the Tectorial Membrane» ORL 48 (2): 107–115.  doi:10.1159/000275855. ISSN 1423-0275..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.