Kolagenoa ehun konektiboaren proteina nagusia da, animalia guztietan dagoena. Ugaztunen proteinarik ugariena da, azalean eta hezurretan baitago. Gorputz osoaren proteina-kantitatearen % 25 inguru kolagenoa da.

Biriketako ehun baten kolageno-zuntzak, mikroskopio elektronikoaz ikusita.

Egostean, desnaturalizatu egiten da, proteina guztien antzera. Berotu ondoren hozten uzten bada, gelatina bihurtzen da.

Proteina horrek kolageno-zuntzak eratzen ditu, malguak eta tentsioarekiko erresistenteak direnak. Giza tendoien kolageno-zuntzak hausteko, adibidez, indar handia egin behar da, ehunka kilogramo zentrimetro karratuko.

Ehun konektiboaren fibroblastoek sintetizatzen dute. Egitura kimikoaren arabera, hamar kolageno baino gehiago daude; beraz, ez da proteina bakarra, antzeko ezaugarriak dituzten proteinen multzo bateko izen generikoa baizik.

Haren funtzio nagusia ehunei luzatzearekiko erresistentzia mekanikoa ematean datza.

Kanpo estekak aldatu