Meottomyces dissimulans
Meottomyces dissimulans onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.
Meottomyces dissimulans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Generoa | Meottomyces |
Espeziea | Meottomyces dissimulans Vizzini, 2008 |
Sinonimoa: Phaeogalera oedipus.
Deskribapena aldatu
Kapela: Lirdingatsua, 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau samarra eta pixka bat hondoratua, arre-horixka kolorekoa, arre-oliba antzekoa, okre-arrexka, ertz ildaskatu argiagoarekin, eta errezelaren hondar zurixkekin, kapelaren ertzean gutxienez ikus daitezkeenak.
Orriak: Itsatsitik dekurrenteetara, zabal, hasieran zurixkak, gero arre-grisaxkak ertz zurixkarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, zurixka-arrexka kolorekoa, eraztun kortiniforme edo mintzezko samarrarekin.
Haragia: Usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Jangarritasuna aldatu
Ez du balio sukaldaritzarako.
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean eta neguan; hostozabalen eta koniferoen hostoetan eta egur hondarretan. Leku oso hezeetan.[3]
Banaketa eremua aldatu
Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 470 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..