Marino Lejarreta

txirrindulari bizkaitarra

Marino Lejarreta Arrizabalaga (Berriz, Bizkaia, 1957ko maiatzaren 14a) euskal txirrindulari profesional ohia da. 1979tik 1992 arte izan zen profesionala, eta guztira 52 garaipen lortu zituen.[1]

Marino Lejarreta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarino Lejarreta Arrizabalaga
JaiotzaBerriz1957ko maiatzaren 14a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Novostil-Helios (en) Itzuli 1979-1979
Teka 1980-1982
Alfa Lum 1983-1984
Alfa Lum 1985-1985
Artiach 1986-1987
Caja Rural-Seguros RGA 1988-1989
ONCE 1990-1992
 
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Berrizko ihia

Ismael (1953) anaia eta Iñaki (1983-2012) iloba ere, txirrindulari profesionalak izan ziren.

Kirol ibilbidea aldatu

Kirolean, klase handiko txirrindularia zen, iraupen handikoa, hasieran eskalatzailea, baina Italiako egonalditik aurrera, erlojupekoetan ere ederki moldatzen zena, bere armarik hoberenetako bat izateraino. Zazpi taldetan aritu zen: Novostil-Helios, Teka, Alfa Lum, Alpilatte-Olmo, Seat-Orbea, Caja Rural-Orbea eta Once. Once taldearen zutabe nagusitzat har daiteke, taldeko lehen liderra izan baitzen. Bere ibilbidearen zati handi bat Itzuli handietan lehiatzen eman zuen, gehienetan emaitza onak lortuz eta hiruretan etapak irabaziz. Bere kirol ibilbidearen hasieran, batez ere Espainiako Vueltan lehiatu zen, 1982ko Espainiako Itzulia irabazi zuelarik. Italiako Giroa izan zen bere probarik kuttunena, non beti emaitza onak lortu zituen (zazpi aldiz hartu zuen parte eta guztietan amaitu zen lehenengo hamar sailkatuen artean). Bere karreraren amaieran, Frantziako Tourrean ere parte hartzen hasi zen, zenbait alditan, hiru Itzuli handiak amaituz.

Espainiako Vuelta, 1982an irabazi zuen, Ángel Arroyo dopinagatik deskalifikatu izanagatik. Bigarrena amaituz 1983an eta hirugarren 1991an, non bere taldekideak Melchor Maurik irabazi zuen. Horretaz gain, 5. sailkatu zen 1980an eta 1986ko edizioan ere. Denera, bost etapa garaipen lortu zituen.

Italiako Giroan bi etapa garaipen lortu zituen eta podiumera igotzeko oso gertu egon bazen ere, ezin izan zuen lortu. 1984koan eta 1987koan 4. izan zen, 1985ean eta 1987an 5. amaitzu zen, 1983ko edizioan 6. sailkatu zen, 1990ean 7. eta 1989an 10. izan zen.

Frantziako Tourrean etapa garaipen bakarra lortu zuen, baina 5. izan zen 1989an, 10. 1987an, 16. 1988an eta 18.1986an.

Donostiako Klasika hirutan eskuratu zuen, eta 1982an Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabaztetik gertu egon zen, azken kilometroetan ihes egin lortu baitzuen, baina azken txanpan neutralizatua izan zen eta soilik bosgarrena izatea lortu zuen.

1992ko apirilean, Udaberriko Klasikan parte hartzen ari zelarik, sekulako erorikoa izan zuen, lehiatik sei hilabetez urruntzera behartu ziona. Urte bereko urrian Errioxako Itzulian lehiara itzuli zen arren, Lejarretak denboraldi horren amaieran txirrindularitza profesionala utzi zuen.

Palmaresa aldatu

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

 
Marino Lejarreta
 
Marino Lejarretaren oroitarria Oviedon.
 
Lejarreta 2017an.

1987

1988

1989

1990

1991

1992

  • Txitxarroko Igoera

Itzuli Handiak eta Munduko txapelketa aldatu

Itzuli Handia 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992
  Italiako Giroa 6. 4. 5. 4. 10. 7. 5.
  Frantziako Tourra 35. 37. 18. 10. 16. 5. 5. 53.
  Espainiako Vuelta 30. 5. 1. 2. UT 5. UT 19. 55. 3.
  Munduko Txapelketa UT 15.. 5. 25. 13. 57. 56. 38. 74. 11. 21. 49.

Beste Itzuliak aldatu

Beste Itzuliak 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992
Paris-Niza 34. 14. 37.
Tirreno-Adriatiko UT 22.
Kataluniako Volta 1. 3. UT 6. 9. 3. 1. 2. 41.
Euskal Herriko Itzulia 38. 3. 3. 17. 3. 3. 3. 11. 10. 4. 8. 20. 5. 31.
Romandiako Tourra 9.
Dauphine Libere 5. 41. 25.

Klasikoak aldatu

Lasterketa 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992
Milan-San Remo 111. 55. 33. 114. 29. 65. 133. 146.
La Flèche Wallonne 28. 8.
Liège-Bastogne-Liège 11. 34. 24. 42. 7.
Donostia Klasikoa 1. 1. 2. 1. 4. 84. 10. 19.
Lombardiako Giroa 3. 30. 8.
Ordiziako Klasika 1. 1. 1. 2.
Udaberriko Klasika 3. 2. 3. 1. 3.
Nafarroako Sari Nagusia 3. 3. 3.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak aldatu

 
Marino Lejarreta
Urteak Taldea
1979 Novostil-Helios
1980-1982 Teka
1983-1984 Alfa Lum
1985 Alpilatte-Olmo
1986 Seat-Orbea
1987-1989 Caja Rural-Orbea
1989 Caja Rural-Paternina
1990-1992 ONCE

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu