Euskal Herriko Itzulia
etapakako txirrindularitza lasterketa
Euskal Herriko Itzulia Euskal Herrian ospatzen den txirrindulari proba ospetsuena da, UCI ProTour ligaren barruan dago. 6 etapaz osatzen da itzulia (2005. urterarte 5), eta apirilean izaten da.
2022ko Euskal Herriko Itzulia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Apirilaren hasieran |
Eskualdea | Euskal Herria |
Euskarazko izena | Euskal Herriko Itzulia |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI World Tour |
Mota | Aste bateko lasterketa |
Antolatzailea | OCETA |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1924 |
Edizio kopurua | 61 (2022) |
Lehenengo irabazlea | Francis Pélissier |
Garaipen gehien | José Antonio González Linares eta Alberto Contador (4 aldiz) |
Amaierako edizioa | Daniel Felipe Martínez |
Aurreneko edizioa 1924. urtean ospatu zen, baina 1935 eta 1969 urteen artean ez zen antolatua izan. Lehenengo ekitaldia Francis Pelissier frantziarrak irabazi zuen.
Garaipen gehien dituzten txirrindulariak José Antonio González Linares eta Alberto Contador dira, bakoitzak launa garaipenekin.
Garaile nagusiak aldatu
Historia osoan zehar behin baino gehiagotan Itzulia irabazi duten txirrindulariak hauexek dira:
Txirrinduaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
José Antonio González Linares | 4 | 1972, 1975, 1977, 1978 |
Alberto Contador | 4 | 2008, 2009, 2014, 2016 |
Seán Kelly | 3 | 1984, 1986, 1987 |
Tony Rominger | 3 | 1992, 1993, 1994 |
Maurice De Waele | 2 | 1928, 1929 |
Luis Ocaña | 2 | 1971, 1973 |
Gianbattista Baronchelli | 2 | 1976, 1979 |
Julian Gorospe | 2 | 1983, 1990 |
Alex Zülle | 2 | 1995, 1997 |
Andreas Klöden | 2 | 2000, 2011 |
Primož Roglič | 2 | 2018, 2021 |
Beste irabazle euskaldun batzuk:
Palmaresa aldatu
Podiumak aldatu
Sailkapenak eta beste datu batzuk aldatu
Palmaresa herrialdeka aldatu
Herrialde | Garaipen |
---|---|
Espainia | 17 |
Euskal Herria | 9 |
Italia | 7 |
Suitza | 5 |
Frantzia | 4 |
Irlanda | 4 |
Belgika | 3 |
Alemania | 2 |
Eslovenia | 2 |
Kolonbia | 2 |
Ameriketako Estatu Batuak | 1 |
Lituania | 1 |
Luxenburgo | 1 |
Herbehereak | 1 |
Errusia | 1 |
Katalunia | 1 |
Danimarka | 1 |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Ataletan banatutakoak independente moduan hartzen dugu.