Maria del Carme Nicolau Massó

Kataluniako idazle, itzultzaile eta kazetaria (1901-1990)

Maria del Carme Nicolau MassóElsa Bernhard, Elisenda Mont-Clar (edo Montclar), Narciso Blau, Margarida Jordà eta Florelle goitizenez ezaguna— (Bartzelona, 19011990eko azaroaren 20a) Kataluniako idazle, kazetari eta itzultzailea izan zen.[1]

Maria del Carme Nicolau Massó
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria del Carme Nicolau Massó
JaiotzaBartzelona1901eko abuztuaren 13a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaBartzelona, 1990 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, kazetaria, irrati-esataria eta idazlea
Enplegatzailea(k)La Dona Catalana (en) Itzuli
Ràdio Barcelona (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAssociació Protectora de l'Ensenyança Catalana (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKataluniar Alderdi Nazionalista
Unió Catalanista
Kataluniako Batasun Demokratikoa

Biografia aldatu

Aita Josep Nicolau i Jordà (1870-1954) zuen, Gironan jaiotakoa, eta ama Margarida Masó i Hugas, Castelló d'Empúries-ekoa.[2] Poetisa, narratzaile, haur-literaturaren egile, itzultzaile, kazetari eta publizista honek, familia aberats baina gainbehera egindakoa izanik, XX. mendearen hasierako burgesia katalanaren alaben ohiko heziketa izan zuen. Frantsesa jakitea, bizitza irabazteko aukera emateaz gain (Escola Suissa ikastetxean eskolak emanez, adibidez), funtsezkoa izan zen Maria del Carmerentzat 1920ko eta 1930eko hamarkadetan katalanez idatzitako herri- eta kontsumozko literaturaren munduan ibilbide profesionala garatu ahal izateko eta inguru horretan izen handia lortzeko.[1]

Maria del Carme Nicolauk gazteentzako lanak argitaratzen hasi zuen bere karrera literarioa. Laster, zenbait sari lortu zituen lore-sariketetan. 1926tik aurrera, bere lan gehienak La dona catalana (Emakume katalana) aldizkarian plazaratu zituen. Aldizkari horretan agerian ziren, batetik, garai hartako kultura katalanaren bultzada (Primo de Riveraren diktaduraren aurkako errepresioaren ondorioa), eta bestetik, emakumeek Kataluniako letrak normalizatu eta modernizatzeko prozesuan izan zuten zentraltasuna. Nicolauk 1929an aldizkariaren erredaktore lana hartu zuen bere gain, eta horrela, haren euskarrietako bat izatera heldu zen; aldizkarian zuen garrantziaren erakusgarri dira Gerra Zibilean zuzendari izendatu izana eta baita zazpiehun testu baino gehiago argitaraturik izatea. Hainbat atal finkotako arduraduna izan zen —adibidez, «Glosses del dia» (Eguneko Glosak, 1929-1933) edo «Tot passant» (Pasatzean, 1930-1933)—, eta era askotako lan piloa argitaratu zuen: poemak, prosazko testuak, ipuinak, itzulpenak, iruzkinak eta gaurkotasun-artikuluak (politikari, gizarteari, kulturari eta literaturari buruzkoak), elkarrizketak eta inkestak, edertasun-aholkuak... Dena dela, edozein gai jorratzen bazuen ere, emakumea, haren egoera eta harengan eragina zuen guztia, Nicolauren tematikaren alderdi nagusia izan zen. Bestalde, sinadura nagusietako bat izan zen Biblioteca La Dona Catalana (Emakume Katalana Liburutegia) bilduman, zeini hainbat eleberri original eta itzulpen —batzuk zein besteak, genero arrosakoak—, eman zizkion.[1] Bere hitzetan, itzulpenekin “literatura osasuntsua” zabaldu nahi zuen, “edonork irakur ditzakeen” eleberriak, moralizatzeko asmo nabarmenarekin. Itzuli zituen lan gehienak mende amaierako idazleen frantsesezko obrak ziren, eta hizkuntza horretan eta gaztelaniaz lortutako arrakastaren bermea zuten.[3] Horiez gain, haurrentzako ipuinak, narrazio sentimentalak, olerkiak eta artikuluak ere argitaratu zituen, askotan pseudonimoekin.[4]

Nicolauk beste aldizkari batzuetan ere kolaboratu zuen: Mirador-en (Behatokia), non kritika literarioa egin baitzuen; Art Novell-en (Arte Berria) 1923an; La Nau-n (Itsasontzia), Diari deSabadell-en (Sabadell-eko Egunkaria), eta abar. Horrez gain, hitzaldiak ere eman zituen, feminismoarekin eta katalanismo erradikalarekin zuen konpromiso politiko bikoitzak bultzaturik.[5] 1932an, halaber, Ràdio Barcelonan hasi zen lanean, eta han La paraula (Elea) goizeko saioaz arduratu zen. Bando errepublikanoari leial izanik, gerra garaian ere kultura arloan parte hartze aktiboa izaten jarraitu zuen; besteak beste, Aurora Bertranarekin batera, La Novel-la Femenina bilduma sortu eta zuzendu zuen, eta bertan Edelweiss (1937) lana argitaratu zuen.[6]

Literatura arloan, Cau Roig (Gordeleku Gorria) eleberria idatzi zuen, baita frankismoaren aurretik argitaratu ziren haurrentzako ipuin batzuk ere.[5] Gerra Zibilean La Dona Katalana (Emakume Katalana) aldizkariaren zuzendari izendatu zuten. Idazle eta itzultzaile gisa zuen karrera ezerezean gelditu zen Errepublikak gerra galdutakoan.[3]

1938an Lleidako Bellver de Cerdanya herrira joan zen. Herri hartan Josep Sarañana i Sedó kazetariarekin eduki zuen alabaz, Roser Sarañana i Nicolau, erditu zen. Ondoren, Frantzian erbesteratu zen. Han, harremanetan egon zen hainbat idazle eta intelektualekin, hala nola, Josep M. Lladó eta Pau Casals. Hiru urteren buruan, Bigarren Mundu Gerraren bilakaera ikusita (eta Mexikora joateko aukera baztertu ondoren), Bartzelonara itzuli zen.[1]

Hasieran politikoki errepresaliaturik egon zen —eta ondorioz ahal zuen bezala bizirautera behartuta—, baina 1940ko hamarkadaren amaieran, irratian sartu ahal izan zen berriro. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, Perpinyàngo aldizkarietan kolaboratzen hasi zen. Han berriz ere lortuko zituen hainbat aintzatespen bere lan literarioengatik —horien artean Mestra en Gai Saber (Poesiaren Maistra) gradua nabarmendu behar da—, eta zenbait itzulpen eta gaztelaniazko lan argitaratu zituen (hein handi batean Miquel Arimanyrekin zuen adiskidetasunari esker). Dirudienez, antzerkian ere hainbat saio egin zituen aktore amateur eta egile gisa.[1]

Irrati-gidoiak eta lan “femeninoren” bat, La mujer en su hogar (Emaztea bere etxean) adibidez, idatzi zituen. Horrez gain, eleberriren bat gaztelaniara itzuli zuen, hala nola Guy des Cars-en La dame de cirque, lehenengo aldian La dama izenburupean agertuta, eta, ondoren, La dama y su hombre.[3]

Radio Barcelonan erretiroa hartu zuenean, lanaldi partzialean lan egin zuen Hiriko Artxibo Historikoan bost urtez. Ia larogei urte zituela, aldakako haustura batek ezindurik utzi zuen. 1990ean hil zen, urte askoan literatura edo kultura jardueretatik urrundurik egon ondoren.[1]

Nikolau hainbat erakunde eta alderdi politikotako kide izan zen. Haien artean, ondokoak aipa daitezke: Associació Protectora de l'Ensenyança Catalana (Kataluniako Irakaskuntza Babesteko Elkartea), Centre Nacionalista Radical Nosaltres Sols! (Gu Bakarrik! Zentro Nazionalista Erradikala), Joventut d'Esquerra Nacionalista Radical Pàtria Nova (Aberri Berria Ezkerreko Gazteria Nazionalista Erradikala), Partit Nacionalista Català (Kataluniar Alderdi Nazionalista), Unió Catalanista (Batasun Katalanista) eta Unió Democràtica de Catalunya (Kataluniako Batasun Demokratikoa).[7]

Irrati-kazetaria aldatu

1932tik aurrera, Maria del Carme Nicolau egunero joaten zen Ràdio Barcelona irratiko lokaletan lan egitera, informazio zerbitzuetan.

Ez zen izan han lan egiten zuen lehen emakumea, 1926tik Maria Sabater musikagile mallorcarra irrati hartako esataria izan baitzen. Gainera, 1930eko hamarkadan, Maria del Carmek Carme Martínez Illescas, Rosa Coto edo Amàlia Isaura izan zituen lankide. Ràdio Associació-n ere Rosalia Rovirak eta Paquita Borisek lan egiten zuten.

Errepublika garaian, diktadurak ezarritako zentsura desagertu zen, eta horri esker, hedabideetako informazio-zerbitzuek protagonismo handiagoa hartu zuten.

La Paraula (Elea) irrati-saioa prestatzen zuten kazetari-taldeko kide izan zen. Lehen egunkari mintzatua izan zen, eta egunean bederatzi aldiz ematen zen hainbat ordu-tartetan. Ràdio Barcelona-ren emanaldiak 7:15ean ireki eta 24:00etan ixten ziren.

Gerra zibila amaitutakoan, Frantzian erbesteratu zen hiru urtez, eta Kataluniara itzuli zenean irrati-gidoiak egin zituen.[7]

Literatura-lana eta itzulpenak aldatu

  • 1925. (Titulu ezezaguna). Bartzelona [s. l.]: Biblioteca d'Autors Novells, 1. Egileak parte hartu zuen. Informazioa: El Borinot, 107. zk. (10-XII-1925), 3 (Llibres & lletres).
  • 1927. Llibre d'Or de la Poesia Femenina. Obres premiades en el Primer Concurs Femení de Poesia organitzat per la Revista La Dona Catalana. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana, 1. Manuel Folch i Torresen hitzaurrea. Egilea antologian agertzen da.
  • 1929. La Modista (Sardana). Maria del Carme Nicolauren letra. Josep M. Tarridesen musika.
  • 1930. Greville, Henri: Lídia. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1931. Ohnet, Georges: Felip Derblay. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1931. Ohnet, Georges: La senyora Desvarennes. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1931. Sienkiewicz, Henryk: Quo vadis? Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1931. Merouvel, Charles: Per una mirada. Bartzelona: Editorial La Dona Catalana, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1932. Braemé, Charlotte Monica (‘Carlota M. Braemé’ idatzirik): La comtessa d'Earlescout. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1932. Braemé, Charlotte Monica (‘Carlota M. Braemé’ idatzirik): Maria del Roser. Eleberria. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1932. Ohnet, Georges: Armand de Fontenay. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1932. Metenier, Oscar: El misteri del castell. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1932. Greville, Henri: Víctimes de l'Ideal. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1933. Carignan, Charles: Reivindicat. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1933. Marco, Mario: Amor triomfant. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1934. Quan l'amor fuig... Rosellóko Lore Jokoetan saritutako bilduma, 1935 (Poesia).
  • 1934. L'estel enamorat d'un llac. Bartzelona [s. l.]: Quaderns Contes Meravellosos. Joaquim Bas i Gich-ek ilustratua (Haur literatura).
  • 1934. Alanic, Mathilde: Foc vell sota la cendra. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1934. Braemé, Charlotte Monica (‘Carlota M. Braemé’ idatzirik): Temptació de dona. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1934. Roshni, J.: El testament de la tia Isabel. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1934. Darville, Lucie: Margarida Loray. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1935. Cau roig. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana.
  • 1935. Invernizio, Carolina: Sirena. Bartzelona: Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1935. Invernizio, Carolina: Primer amor. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1936. Un drama a la masia. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana. Elsa Bernhard ezizenaz sinatua (Eleberria).
  • 1936. Braddon, M. E.: El secret d'Alícia. Bartzelona: Edicions Bosch (Biblioteca La Dona Catalana) [Itzulpena]
  • 1936. Braemé, Charlotte Monica (‘Carlota M. Braemé’ idatzita): Quan l'amor venç. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana (Itzulpena).
  • 1936 o 1937. Una pobra noia! Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana.
  • 1937. August Martí. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana.
  • 1938. Fruit d'aventura. Bartzelona: Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana. Elsa Bernhard ezizenaz sinatua. Aurora Beltranaren Edelweiss-eko La Novel-la Femenina bildumaren barruan prestatzen ari zen obra gisa iragarria (Barcelona: Edicions Mediterrània, 1937. La Novel·la Femenina, 1).
  • 1938. Els herois neixen. Bartzelona: Edicions Edicions Bosch, Biblioteca La Dona Catalana.[7]

Sariak eta goraipamenak aldatu

  • 1926. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1927. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1928. Tortosako Lore Jokoak
  • 1929. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1930. Graziako Lore Jokoak
  • 1930. Bartzelonako Lore Jokoak
  • 1930. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1931. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1932. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1932. Vilapicinako Santa Eulàliako Lore Jokoak
  • 1933. Malgrateko Lore Jokoak
  • 1933. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1934. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1935. Rossellóko Lore Jokoak
  • 1936. Rossellóko Lore Jokoak[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Katalanez) «Maria del Carme Nicolau Masó» dbd.vives.org (Diccionari Biogràfic de Dones) (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  2. (Gaztelaniaz) «José Nicolau i Jordáren eskela» La Vanguardia 1954ko urtarrilaren 10a.
  3. a b c (Katalanez) «Nicolau i Masó, Maria del Carme» visat - La revista digital de literatura i traducció del PEN Català (Diccionari de la traducció catalana -) (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  4. (Katalanez) «Maria del Carme Nicolau i Masó | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Diccionari de la literatura catalana) (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  5. a b (Katalanez) «Maria del Carme Nicolau Massó» www.adpc.cat (adpc - associació de dones periodistes) (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  6. (Katalanez) Bertrana, Aurora. (1937). Edelweiss: novel-la. Edicions Mediterrania PMC 605983803. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  7. a b c d Escriptores republicanes. .

Kanpo estekak aldatu