Katalanezko literatura

Katalanezko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da, edozein dialektotaz. Historikoki, lau aro nagusi ditu: Erdi Aroko loraldia, Decadència edo gainbehera (arrazoi politikoengatik eta espainol literaturaren Urrezko Aroarengatik, katalanaren erabilerak beherakada handia izan zuen kultura hizkuntza gisa), Renaixença eta literatura garaikidea.

Salvador Espriu 1980ean.

Katalunieraz idatzi izan duten egile klasikoen artean, nabarmentzekoak dira Ramon Llull eta Ausias March. Idazle garaikide ezagunenak Salvador Espriu, Terenci Moix eta Quim Monzó dira.

Organyako homiliak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Organyako homiliak»

Organyako homiliak dira katalanez idatzitako dokumentu literariorik zaharrena. Ebanjelioaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atala dira, eta Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan idatzitako testurik zaharrena ere. Adituen arabera, Organyako homiliak XI. mendekoak dira, eta zehatzago 1080-1095 bitartekoak.

Idazle klasikoak aldatu

 
"Tirant lo Blanc" liburuaren azala (1511ko itzulpena gaztelerara.

XIII.-XV. mendeak aldatu

Erdi Aroan, loraldia etorri zen trobadoreen bidez lehenik, eta bestela Kataluniako Printzerritik kanpoko hiru egile klasiko nabarmendu ziren:

Balear Uharteetan, Ramon Llull (1235 - 1315) idazle emankor, filosofo eta teologoa katalanezko literaturaren sortzailetzat jotzen dute adituek. 250 liburu inguru idatzi zituen katalan, latin edo arabieraz. Obra ezagunena "Fèlix (Llibre de meravelles)"da.

Valentziako Erresuman, Segle d'Or valencià ordezkatu zuten batik bat Ausias Marchek (1397-1459; "Cants d'Amor") eta Joanot Martorellek (1413?-1468; "Tirant lo Blanc"), Pizkundean.

XIX. mendea aldatu

 
Verdaguer.

XIX. mendean, Renaixença piztu zen katalanezko kulturan orokorrean eta literaturan zehazki, aurreko mendeetan pairatutako Decadència garaiaren ostean.

Bartzelonako probintzia edo hiriburukoak izan ziren gailendu ziren hiru idazle nagusiak: Jacint Verdaguer (1845-1902; L'Atlàntida), Joan Maragall (1860-1911, Visions & Cants) eta Santiago Rusiñol (1861-1931; El jardí abandonat).

Valentzian, bitartean, Constantí Llombart, Teodor Llorente eta Josep Bernat i Baldoví azpimarratzekoak dira.

XX.-XXI. mendeak aldatu

 
Rodoreda.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu