Maria Lainá

poeta greziarra

Maria Laina (grezieraz: Μαρία Λαϊνά) (Patras, Grezia, 1947Atenas, Grezia, 2023ko abenduaren 27a) emakume poeta greziar aurrerakoia zen. Bere poesia ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara itzuli izan da.[1][2]Katedraduna, gidoilaria, itzultzailea, kritikaria, irrati-esataria,idazlea eta aktorea ere izan zen.[3][4][5]

Maria Lainá
Bizitza
JaiotzaPatras, 1947
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas2023ko abenduaren 27a (75/76 urte)
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli gradu : zuzenbide (jakintza)
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, katedraduna, gidoilaria, itzultzailea, kritikaria, irrati-esataria, idazlea eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaHellenic Authors' Society (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
IMDB: nm2439785 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Maria Laina Patrasen jaio zen, 1947an.

Prestakuntza aldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Atenasko Unibertsitatean.

Ibilbidea aldatu

Itzultzailea, arte-kritikaria, gidoilaria, grezierako hizkuntza eta literaturako irakaslea Atenasko Beaver Collegen, eta irrati-esataria zen.[6]

1970eko hamarkadako belaunaldikoa zen: literatura-termino hori erabili izan da 1970eko hamarkadan beren lanak argitaratzen hasi ziren idazle greziarrak izendatzeko, batez ere zazpi urteko koronelen diktadura amaitu eta hurrengo lehen trantsizio-urteetan hasi zirenak.

Sei olerki-liburu argitaratu zituen, eta azken laurak nabarmendu ditugu: Paisaia-aldaketa (1972), Puntuazio-ikurrak (bi edizio, 1979 eta 1991), Berea (1985) eta Beldur arrosa (1992), 1993ko Poesia Sari Nazionala jaso zuena. Bi antzezlan idatzi zituen, Pailazoa (1985) bakarrizketa dramatikoa, eta Errealitatea beti dago hor (1990). Itzultzaile gisa, María Lainák T.S. Eliot, Ezra Pound, Katherine Mansfield eta Edith Whartonen lanak itzuli zituen grekora. Editore gisa, kontakizunen antologiak eta XX. mendeko Mundu Poesiaren Antologia argitaratu zituen.

Heriotza aldatu

María Laina 2023ko abenduaren 27an hil zen Atenasen, 76 urte zituela.

Argitalpenak aldatu

Poesia aldatu

  • Ω νηλικίως (Helduarora igarotzea-1968)
  • Οπέκοινα (Ondoren-1970)
  • Áλλογοοπίον (Paisaia-aldaketa-1972)
  • Σημεία στίξεως σοίίίοίοςνς (Puntuazio-ikurrak-1979)
  • Δικχος (Berea -1985)
  • Ρόδινος-οος-ος (Beldur arrosa-1992)
  • Νδü (Hemen-1992)

Antzerkia aldatu

  • Pailazoa (1985)
  • Errealitatea beti dago hor (1990)

Itzulpenak aldatu

Sariak ta aintzatespenak aldatu

  • 1993an, Estatuko poesia-saria jaso zuen Ρόδινος φόβος (Beldur arrosa) lanarekin.
  • 1996an Cavafy saria Giórgos Markópoulos lanarekin.[2]
  • 1998an Maria Callas saria jaso zuen ERTko (Greziako irrati-telebista) Hirugarren Programa emankizunarekin.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) editor. María Lainá – Poéticas. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. a b c Maison Antoine Vitez / Centre International de la Traduction Théâtrale. .
  3. Πέθανε η ποιήτρια Μαρία Λαϊνά - Zougla. 2023-12-27.
  4. «Maria Lainá» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  5. Mann, Ester. (2012-06-24). «La revista que nunca duerme: María Lainá» La revista que nunca duerme (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  6. Newsroom. Στον ποιητικό κόσμο της Μαρίας Λαϊνα. .

Kanpo estekak aldatu