Maria Callas

soprano greziarra

Egeo María Callas, jaiotzetiko izen-deiturez Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou (New York, 1923ko abenduaren 2aParis, 1977ko irailaren 16a) XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa izan zen. Gurasoak greziarrak ziren, baina 1923an Estatu Batuetara joan ziren. 1929an aitak botika bat ireki zuen eta abizena esatea zaila zenez, Callas aukeratu zuen. 1929ko depresio handiaren ondorioz, arazoak hasi ziren eta gurasoak dibortziatu egin ziren. Orduan, ama eta ahizpa elkarrekin bueltatu ziren Greziara. Amarekin harremanak oso zailak ziren, benetan urte batzuen buruan Maria Callasek esan zuen amak bere arrakastaz aprobetxatu nahi izan zuela. 1945eko irailean, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Estatu Batuetara itzuli zen, aitaren ondora. Maria Callasen heriotzaren arrazoia ez dago argi, bere buruaz beste egin omen zuen.

Maria Callas

(1958)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Anna Cecilia Sofia Kalogeropoulou, Μαρία Άννα Καικιλία Σοφία
JaiotzaFlower Hospital (en) Itzuli eta New York1923ko abenduaren 2a
Herrialdea Grezia
 Ameriketako Estatu Batuak  1966)
BizilekuaNew York
Atenas
Sirmione
Paris
Italia
Talde etnikoagreziarra
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris1977ko irailaren 16a (53 urte)
Hobiratze lekuaEgeo
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Giovanni Battista Meneghini  (1949ko apirilaren 21a -  1959)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaAthens Conservatoire (en) Itzuli
George Washington Educational Campus (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
ingelesa
italiera
frantsesa
Irakaslea(k)Elvira de Hidalgo
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, abeslaria eta aktorea
Enplegatzailea(k)Juilliard School (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPanhellenic Musician Union (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
Ahots motadramatic coloratura soprano (en) Itzuli
Fachsoprano sfogato (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI

maria-callas.com… eta callas.it
IMDB: nm0006568 Allocine: 1629 Allmovie: p10302
Spotify: 0bjdfjE8XbLa2Odstu6E1E iTunes: 499397 Last fm: Maria+Callas Musicbrainz: 9dee40b2-25ad-404c-9c9a-139feffd4b57 Discogs: 290601 IMSLP: Category:Callas,_Maria Allmusic: mn0000740576 Find a Grave: 7635 Deezer: 6250 Edit the value on Wikidata

Maite bizitza aldatu

1949an Mariak 26 urte zituela, Meneghinekin ezkondu zen. 10 urte pasatu ondoren, Mariak Veneziatik zehar itsas-bidean Aristoteles Onassis ezagutu zuen. Hori dela eta, Meneghini dibortzioa eskatu zion. Hala ere, Onassisekin ez zen zoriontsua izan, eta egoera hark ondorio txarrak erakarri zizkion lanean. Azkenean harremana utzi zuten, eta Onassis Jackie Kennedyrekin ezkondu zen. Onassis laster konturatu zen, ordea, Mariarekin maiteminduta jarraitzen zuela. Nahiz eta berarekin itzuli nahi izan zuen, Mariak gaitzetsi zuen eta une hartatik aurrera inoiz ez zuten elkar ikusi.

Ibilbide profesionala aldatu

Musika ikasketak bukatu eta gero, 1947an, opera abesten hasi zen. Oso lan gutxi zuenez, senarrak ikasketak ordaindu zizkion. Hari esker, 1949an Callas “Italiako ahotsa” bilakatu zen. Lan egiten jarraitu zuen munduko hainbat lekutan: Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez Giuseppe Di Stefanorekin eta Alfredo Krausekin, gaztea zenean. Abesteko modua zela, interpretazioa zela, pertsonalitatea zela, Callasek ospe izugarria lortu zuen. Aipagarria da 1953tik 1954ra bitartean 36 kilo argaldu zela Medearen pertsonaiaren antza edukitzeko.

1960an, Onassisekin maitasun harremanetan hasi zenean, lana albo batera utzi zuen. Nahiz eta denbora gutxi egon abestu gabe, egin zituen gehiegikeriek kaltetu zioten ahotsa, eta Callasek ez zuen inoiz berreskuratu. Harrezkero, Mariaren ibilbide profesionalaren gainbehera etorri zen. Beste jarduera batzuetan aritu zen, zuzendari eszeniko, irakasle... 1969an, Pier Paolo Pasoliniren Medea pelikulako aktore nagusietako bat izan zen, Medearen rolean. 1974an Callasek azken emanaldia egin eta erretiroa hartu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Callas