Maitechu Mía, euskaraz Maitetxu Enea, 1927 urtean Francisco Alonso musikariak konposatutako abesti ospetsu bat da, zortziko motakoa, gaztelerazko hitzekin. Abestiaren hitzek euskal joale batek maitearengana sentitzen duen mina kontatzen du. Abestian apostu bat dela eta sortu omen zen. Hondarribian zegoela, lagun batzuek euskal musika sortzeko gai ez zela bota eta erronka onartu omen zuen Alonsok. Emilio González del Castillo bere lagunari hitzak eskatu eta ordubetean osatu omen zuen abestia.

Maitechu Mía
Jatorria
Ezaugarriak

Abestia Plácido Domingo, Alfredo Kraus eta José Carreras abeslariek kantatu izan dute. Mocedades musika-taldearen bertsioa ere ospetsua izan zen.

Kanpo estekak aldatu