Maddi Oihenart

euskal kantaria

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956 - ) abeslari zuberotarra da, folk musikaren arlokoa.

Maddi Oihenart

Bizitza
JaiotzaBarkoxe, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAgorila
Elkar
Metak

maddioihenartsokahotsorkestra.bandcamp.com
Spotify: 4ghmS9YqLjP7FRtbojOZiC Musicbrainz: ee398042-ff09-4a87-8854-c1a443cf2ab5 Discogs: 1449788 Allmusic: mn0002066443 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Maddi Oihenart gaztetik kantuz hasi zen. Battitta Sobiet kantari zuberotarrarekin 1987ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du barkoxtarrak. Urte askotan kantaldietan eta ostatuetan a capella kantatzen du [1] eta emeki emeki, beste musikari batzuekin lanean hasten da. Hala nola Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin bi diskoetan parte hartzen duen : Lürralde zilarra [2] (1998) eta Arbaila [3] (2002).

Urte batzuk beranduago, jazz arloko musikari batzuekin (Josetxo Goia-Aribe, Juantxo Zeberio Etxetxipia, Mac Buronfoise) lhargi min [4] (2003) diskoa kaleratzen du. Ondoren Juantxo Zeberio Etxetxipiarekin batera beste bi diska kaleratzen ditu : Hari biru [5] (2007) eta Baldi [6] (2010).

2015ean Doi [7] (2015) izeneko diska plazaratu du.

Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu : Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro...

Euskal herriko kantari eta musikari askorekin kolaboratu du ere bai : Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran[8], Peio Serbielle, Rafa Rueda[9], Patxi Zubizarreta[10], Haurrock taldea[11], Felipe Ugarte, Julie Läderach...

Diskografia aldatu

  • Ilhargi min (Metak, 2003)
  • Hari biru (Elkar, 2007)
  • Baldi (No-CD records, 2010)
  • Doi (Reseda diskak, 2015)

Ondoko disketan agertzen da ere bai :

  • Euskadi kanta lur (Epic/Sony - 1997))
  • Lürralde zilarra (Agorila - 1998)
  • Bulun bulunba. (Elkar - 1999)
  • Arbaila (Kultulan diskak - 2002)
  • Arditurri (Elkar - 2002)
  • Urrezko giltza (Erein - 2005)
  • Alegiak (Agorila - 2006)
  • Kantuketan (collection Ocora - 2006)
  • Eüskaldunak a capella (Elkar - 2007))
  • Joan [12] (Txalaparta (argitaletxea) - 2011)
  • Mugaritz BSO (IXO producciones - 2011)
  • Lou Reed, mila esker (askoren artean) (2014)
  • 50. baso bat opari (Txalaparta (argitaletxea) - 2014)
  • Lo hadi [13](Editions jeunesse / Elkar - 2014)
  • Ozeantika (Felipe Ugarte - 2015)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu