Josetxo Goia-Aribe (Doneztebe, 1959ko martxoaren 12a) nafar saxo jotzaile eta konpositorea da, jazza eta musika tradizionala harilkatzen dituena.[1]

Josetxo Goia-Aribe
Bizitza
JaiotzaDoneztebe1959ko martxoaren 12a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta musikagilea
Musika instrumentuasaxofoia
IMDB: nm6731206 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Donezteben sortu bazen ere, urte eta erdi zuela familia Iruñera joan zen bizitzera, Jarauta karrikara lehenbizi eta Kale Nagusira ondoren. Aita txistularia izaki, gazte-gazterik hasi zen txistua ikasten. 15 urterekin gaita jotzen hasi zen, eta lauzpabost urtez ibili zen harat-honat, Nafarroako herrietan barrena. 19 urterekin, ostera, saxofoia ikasteko erabakia hartu zuen. Ikasketak Iruñean hasi eta Donostian bukatu zituen. Karrera amaierako saria eman zioten.[1]

Jazza gustatzen zitzaionez, Sebastiana koartetoa sortu zuen 1984an,[2] eta kontzertu ugari eman zituen. Beka bati esker, Parisera joateko aukera izan zuen 1992an. Han ezagutu zituen zenbait musikarirekin batera, Auñamendi diskoa argitaratu zuen 1996an.[1] 2014an, Alan Lomax etnomusikologoaren eredua hartu zuen Hispania fantastic diskoan. 1950eko hamarkadan Iberiar penintsulan zehar ibili zen Lomax, grabagailuarekin, eta herri kantu asko bildu zituen. Horietako batzuen aldaerak sartu zituen diskoan.[3] 2018an, Jito Alai dantza eta musika ikuskizuna sortu zuen, Gayarre Saria eskuratu zuena.[4]

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Ilintxeta, Reyes, "Hemen harremanak askotan artalde moduan bideratzen dira, otsoaren beldur-edo", Argia, 2013-01-06, CC-BY-SA lizentzia
  2. Pamplona/Iruña, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
  3. a b Tubia, Iker, "Tradiziozko musika, nahieran", Berria, 2015-01-04
  4. Jito Alai. Aires bohemios-La tierra baila, teatrogayarre.com

Kanpo loturak aldatu