Lozen

Txirikahuen gerlaria

Lozen (1840ko ekainaren 12a1889ko ekainaren 17a) apatxe txirikahuen gerlari eta xamana izan zen. Aita Chihenne-en nagusia izan zen. Victorio anaiarekin eta Jeronimorekin batera borrokatu eta Gerlarien Batzordearen kidea izan zen, eskubide osoz. Bake-akordioak ere sustatu zituen.

Lozen
Bizitza
JaiotzaOjo Caliente, 1840
Talde etnikoaapatxea
HeriotzaMount Vernon Arsenala1889ko ekainaren 17a (48/49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakgudaria, xamana eta Erresistentziaren kidea

Biografia aldatu

Estatubatuar-Mexikar Gerraren ondorioz, 1848an Mexiko Berria Estatu Batuetako lurraldearen parte bihurtu zen, Guadalupe Hidalgo Itunaren bitartez.[1] Orduan kolonoak heldu eta bertan bizi ziren amerindiarrak mugiarazi eta erreserbetan bizitzera behartu zituzten. Espainolek "apatxe" deitzen zituzten herriek erresistentzia aurkeztu zuten, Indiar Gerrak bezala ezagutzen dena

Lozen Ojo Caliente deituriko herritik gertu jaio zen, egun Mexiko Berrian.[2] Zazpi urte zituela Lozen zaldian ibiltzen ikasi eta bere taldeko zaldun onenetariko bat izatera heldu zen. Hamabi urte zituela apatxeek haur izatetik heldu izatera igarotzeko errituan, denbora batez bakarrik egon zen mendietan eta orduan, etsaiaren mugimenduak ezagutzeko boterea jaso zuen, gerlari izateko dohaina jasoz. Gerlarien Batzordearen kidea izan zen, eskubide osoz. Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan.[3][4] Zauriak osatzeko gaitasun handia izan zuen eta armekin ere punteria handia izan zuen.[4]

1861 eta 1886 urte artean Amerikako Estatu Batuetako armadaren eta apatxeen gerrak deituriko gatazka eman zen Arizonako lurretan (egun, Mexiko Berria, Arizona eta Nevada).

Victorioren erresistentziaren kidea aldatu

1870eko hamarkadan, Victorio eta bere apatxe-taldea Ojo Calienteko erreserban bizitzea onartu zuten, baina 1875ean Arizonako San Carlos erreserbara eraman zituzten, zeinak baldintza negargarriak zituen. Gosetea bizitzeaz gain, herri desberdinak batera bizitzera behartu zituzten eta gatazka handiak sortu ziren. 1877an, gutxi gorabehera, 300 bat jarraitzaileen talde batekin Victorio eta Lozen erreserba utzi zuten. Batzuk armada saihestu zuten eta Ojo Calientera heldu ziren; beste batzuk, ordea, preso hartu edota erail zituzten.[2] Mexiko Berriko mendi Beltzaren magalean armadaren aurka egin zuen Lozen, beste apatxeekin batera, haien aberria okupatu zutenen kontra.

Taldeak Estatu Batuetako armadaren eskuetatik ihes egin zuenean, Lozen haur eta emakumeak zuzendu eta lagundu zituen Rio Grande gurutzatzean. «Emakume zoragarri bat ikusi nuen zaldi eder baten gainean —Lozen, Victorioren arreba. Lozen, gudaria!», gogoratu zuen James Kaywayklak, garai hartan amonaren atzetik zebilen mutikoak.

Ibaiaren beste ertzera iritsi zirenean, Lozen Kaywaykla Gouienen amari esan zion: «Orain, hartu agintea, gudariekin itzuli behar dut». Lozen ibaia gurutzatu eta gudariekin itzuli zen.

Kaywayklaren arabera, «muntatu, tiro egin eta borrokatu zitekeen, gizonen modu berberean, eta estrategia militarrak antolatzeko Victoriok baino gaitasun handiagoa zuela deritzot». Are gehiago, Victorio entzun zion: «Lozen beharra dut Nanaren beste» (tribuaren patriarka).

Victorioren kanpaina eta gero, Lozen taldea utzi zuen ama bat eta haren jaioberria Mexikoko Chihuahua basamortutik Meskalero erreserbara laguntzeko.

Erreserbara heltzean, Mexikoko eta Tarahumarako indar konbinatuek, Joaquín Terrazas komandante mexikarraren agindupean, Victorio eta bere taldea Tres Castillosen (Chihuahuako ipar-ekialdean) harrapatu zituztela, 80 kide erail zituzten.[2]

Meskalero utzi eta basamortuan sartu zen berriro ere, Estatu Batuetako eta Mexikoko armadak saihestuz. Mendebaldeko Sierra Madre (Chihuahuako ipar-mendebaldean) anaiaren taldearen hondarrak aurkitu zituen, 74 urteko Nanaren zuzendaritzapean.

San Karlos erreserbaren altxamendua aldatu

1885ean Jeronimo San Karlos erreserban altxatu zenean, Lozen bere alde borrokatu zen, apatxeen azken gerran. Bere jendearekin AEB eta Mexikoko zaldunen armada jarraitu zuen. Alexander B. Adamsek Geronimo liburuan dioenez, "Hark, besoak luzatuta, himno bat kantatu zion Usseni, apatxeen jainko gorena, eta mantso biratu zen". Lozen otoia Eve Ball-en En los Días de Victorio liburuan agertzen da itzulirik:

Lur honen gainean
non bizi garen
Ussenek boterea du
Botere hau nirea da
Etsaia aurkitzeko.
Etsai horren bila nabil
Ussen Handiak baino ezin
Dit erakutsi.

Laura Jane Moore-en arabera, Sifters, Native American Women's Lives liburuan, 1885ean, Jeronimo eta Naichek, 140 jarraitzailerekin batera, erreserbatik ihes egin zuten, horien artean Lozen. Izan ere, apatxeen agintariak Alcatrazen kartzelaratuko zituzten zurrumurrua zabaldu zen. Lozen eta Dahteste-k, beste emakume gerlari bat, bake-itunak negoziatzen hasi ziren;[2] horietako baten arabera apatxe-agintariek bi urtez kartzelaratu eta ondoren askatu egin zituzten. Estatubatuar agintariek ez zuten bake-ituna onartu, eta Lozen eta Dahteste negoziatzen jarraitu zuten txirikahuak Floridara erbesteratu zituztela jakin zuten arte. Familiekin elkartu nahi bazuten, ekialdera joan behar zuten. Apatxe gerlariek armak utzi eta errendizioa adostu zuten. Handik bost egunera Floridara bidali zituzten trenez, lotuta.

Jeronimoren errendizioaren ondoren, Lozen gerrako preso hartu zuten eta Alabamako Mount Vernon kuartelera eraman. Kartzelan egondako beste gudari asko bezala, tuberkulosiaren ondoriozko konfinamenduan hil zen 1889ko ekainaren 17an.[4]

Literaturan aldatu

Lozen pertsonaia garrantzitsua da Robert J. Avrechen El niño hebreo y la doncella apache eleberrian.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La vida de Lozen, la guerrera “Apache Juana de Arco”» okdiario.com 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  2. a b c d (Ingelesez) Boomer, Lee. «Life Story: Lozen» Women & the American Story (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. «Lozen. Guerrera y chamán apache chiricahua.» pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Lozen, la guerrera apache sobre la que Disney nunca hizo una película – Mujeres en la sombra. 2021-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Irakurketa gehigarria aldatu

  • David Roberts (2005). Las Guerras Apaches. Cochise, Jerónimo y los últimos indios libres. Edhasa.
  • Kimberly Moore Buchanan (2000). Apache Women Warriors. Southwestern Studies.

Kanpo estekak aldatu