Louis Bonneau

gudari frantziarra

Louis Bonneau (Wissembourgen, 1851ko uztailaren 7aNancy, 1938ko otsailaren 26a) jeneral frantsesa izan zen. 1914ko abuztuan, Lehen Mundu Gerraren hasieran, jasotako porrotagatik ezaguna da Frantzian.

Louis Bonneau
Bizitza
JaiotzaWissembourg1851ko uztailaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNancy1938ko otsailaren 26a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

Bizitza goiztiarra aldatu

1851ko uztailaren 7an Wissembourgen jaioa, Alsazian, Gilbert eta Madeleineren semea izan zen. 1868an armadan sartu egin zen, Saint-Cyrren ikasketan eginez. 1870ko uztailaren 15ean, ikasketak amaitzean, koronel graduarekin Frantzia-Prusia Gerran borrokatu egin zuen. Borny-Colombey eta Noissevilleko guduetan borrokatu eta gero, azken honetan zauritua izanda ere, jarraian urriaren 28an gerra-preso hartu zuten. Gerra amaitzean askatuta, 1874an kapitaina gradura iritsi zen, Saint-Cyrren geografia irakaslea zen bitartean. 1898an koronel, 1902an brigada-jeneral eta azkenik 1906an dibisio-jeneral izendatu zuten.[1]

1907an Suzanne Hélène Augustine Bastard-ekin ezkondu zen.[2]

Zerbitzua Lehen Mundu Gerran aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mulhouseko gudua»

Gerraren hasieran XVII Plana jarraituz, Alsazia-Lorrenako probintzien errekuperazioa lehenengo eta behin lortu beharko zen, Alemanian barrena sartu baino lehen. Alsazia eta Lorrena 1870ra arte Frantziako lurrak izan ziren, eta hauek birkonkistatzea Frantziar Estatu-Nagusiaren helburua izan zen hainbat hamarkadan zehar prestatutako plangintzan, Alemaniaren aurka gerra gertatuko balitz. Mendeku nahian, Joseph Joffre, 1914an gerra piztean frantziar armadaren generalissimoa (agintari nagusia) zena, Luis Bonneauri VII. armada-gorputzaren kontrola eman zion, Mulhouseko harrapaketa aurrera eramateko, errekonkistaren lehen fasea izango zena. Bonneauk erasoa atzeratzen saiatu bazen ere, alemaniar tropa gehiegi inguruan zeudelako, Joffrek ezetz egin zuen eta aurrera joateko agindua eman zion.[3]

Abuztuaren 8an Bonneauk aurrera egin zuen, motel-motel, eta handik gutxira Mulhouse ia oposiziorik gabe hartu zuen, alemaniar 58. infanteria-brigadak alde egin eta gero.[4] Mugimendu motela, dirudienez, segadak saihesteko zen. Mulhouse hartuta, Augustin Dubail, Lehen Armadaren agintariak, lekuan geratzea eta gotortzea proposatu zuen baino Joffrek berriz ere ezetz, Alsazia-Lorrenaren inbasioa aurrera egitea agindu zuen.

Handik gutxira alemaniarrek Hardt-eko basoa gurutzatu zuten eta bi hegaletatik Mulhouseko kanpoaldean posizioak eraso zuten, bi aldeetan kaosa sortuz. Borroka bi aldeentzat kostatsua izan bazen ere, Bonneauk 10ean erretiratzeko agindua eman zuen eta Mulhouse berriz ere Alemaniar eskuetan geratu zen. Guztira 2.500 frantziar preso jaso zituzten borrokan.[5]

Handik gutxira Joffrek Bonneau Limogesera bidali zuen, erretagoardian, ofizialki armadatik kaleratuz. Abuztuan eta Irailean zehar beste hainbat jeneralek antzeko emaitza jasoko zuten, "Limogé" hitza "kaleratua" esan nahi iritsi arte. Haren postuan Paul Pau jenerala jarri zuen, eta hari armada oso bat eman zion Mulhouse berriz hartzeko, Alsaziako Armada alegia. Hala ere, Mulhouse berriz hartuko bazuen ere, iparrean gertatutako porroten ondorioz 26an alde egin beharko zuten berriz, 1918ra arte errekuperatu gabe.[5] Louis Bonneauk ez zuen berriz armadan postu aktiborik izan.

1938an Nancyko hirian hil zen.

Graduak aldatu

  • 1898/07/10: Koronela
  • 1902/03/24: Brigadako jenerala
  • 1907/06/20: Dibisioko Orokorra

Ohoreak aldatu

  • Ohorezko Legioaren Komandantea (1909)
  • 1870-1871ko gerraren oroitzapenezko domina
  • Akademiako Ordenaren Ofiziala

Erreferentziak aldatu

  1. [http://www2.culture.gouv.fr/LH/LH022/PG/FRDAFAN83_OL0284037v001.htm «Minist�re de la culture - Base Léonore»] www2.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  2. (Frantsesez) «Généalogie de Louis BONNEAU Le Général» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  3. Doughty, Robert A.. (2005-01-01). Pyrrhic Victory. Harvard University Press ISBN 978-0-674-03431-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  4. Herwig, Holger H.. (2009). The Marne, 1914: the opening of World War I and the battle that changed the world. (1. ed. argitaraldia) Random House ISBN 978-1-4000-6671-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  5. a b Strachan, Hew. (2003). The First World War. 1: To arms. (1. publ. in paperback. argitaraldia) Oxford Univ. Press ISBN 978-0-19-926191-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).

Kanpo estekak aldatu